Mailako proba hauek objektiboak dira eta bi atal dituzte: ulermena eta idazmena neurtzekoa (azterketa idatzian) eta mintzamena neurtzekoa (ahozko azterketan).
PROBA IDATZIA:
- 1) Proba idatzian, idatziaren ulermena, entzunaren ulermena eta idazmena ebaluatuko ditugu.
- 2) Entzunaren ulermena: azterketariak bizpahiru entzungai entzun beharko ditu eta entzungai horiei buruzko galderei erantzungo die.
- 3) Irakurriaren ulermena: azterketariak testu bat edo bi irakurri beharko ditu eta testu horiei buruzko galderei erantzungo die.
- 4) Idazmena: azterketariak bi testu ekoiztu beharko ditu: bata laburra eta bestea luzea.
AHOZKOA:
- Galdera/Erantzunak. Azterketariak gai bat aukeratuko du, eta irakasleak egingo dizkion galderei erantzungo die. Ez da onartuko bai/ez moduko erantzunik. (A1 mailan)
- Gainerako mailetan ikasleak gai baten defentsa egin beharko du.
- Elkarrizketa beste kide batekin egingo du(kasu berezietan, beste bi kiderekin)
PROBA IDATZIA. ZER EBALUATUKO DUGU? Ulermena+Idazmena. 2 orduko edo bi ordu eta erdiko iraupena. Idazmenean hau da kontuan hartuko dena: Egokitasuna Koherentzia eta kohesioa Zuzentasuna Aberastasuna | AHOZKO PROBA. ZER EBALUATUKO DUGU? Mintzamena. 10 minutuko iraupena. Mintzamenean hau da kontuan hartuko dena: Egokitasuna Koherentzia eta kohesioa Aberastasuna Zuzentasuna Jariotasuna |
A1 mailako probaren deskribapena
A2 mailako probaren deskribapena