Matrikulatzeko epea: 2021eko urtarrilaren 20tik 25era.
Mailak, modalitateak eta ordutegiak 20an aktibatuko dira goizeko lehendabiziko orduan.
Matrikula webgunean egin daiteke: Matrikulazioa
Arazoren bat baduzu, 848 431010 zenbakira dei dezakezu goizeko 09:00etatik 13:00etara edo posta elektronikoa bidali helbide honetara: d1313610@educacion.navarra.es. Euskaltegira hurbildu behar izanez gero, eskatu hitzordua goian aipaturiko telefonoan.
Zubiarteko ikaslea izan bazara…
1.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa
- Aukeratu euskara edo gaztelania.
- Erabili Moodleko erabiltzaile izena eta pasahitza.
- Bete datu guztiak eta gorde itzazu.
- Datuak bete ondoren, aukeratu zein maila egin behar duzun, zein modalitate egin nahi duzun: egun batekoa, bi egunekoa, autoikaskuntza, kanpoko taldea… eta zein ordutegi nahi duzun.
2.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria). Konprobatu dena ongi dagoela (maila, modalitatea eta ordutegia)
3.- Matrikula ordainketa:
- Berretsi, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza berriro jarri ondoren, ordainketa egin.
- Zure matrikula kontuan hartzeko eta dagokizun taldean sartzeko, matrikula ordainduta egon behar da. Matrikula web orriaren bidez ordaintzen ahal da edo Euskaltegian bertan txartelarekin.
Ikasle berria bazara…
1.- Sartu matrikulazioan .
Arazoren bat baduzu, 848 431010 zenbakira dei dezakezu goizeko 09:00etatik 13:00etara edo posta elektronikoa bidali helbide honetara: d1313610@educacion.navarra.es. Euskaltegira hurbildu behar izanez gero, eskatu hitzordua goian aipaturiko telefonoan.
2.- Noizbait euskara ikasi baduzu, baina ez dakizu zein mailatan matrikulatu, deitu euskaltegira epe barruan, hots, urtarrilaren 20tik 25era, 09:00etatik 13:00etara eta irakasle batekin telefono bidezko solasaldia izango duzu zure maila erabakitzeko; 5 minutuko elkarrizketa izango da. Ondoren, behin maila erabakita, matrikula egin ahalko duzu .
3.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa
- Aukeratu euskara edo gaztelania.
- Aukeratu erabiltzaile berria.
- Sartu zure datu pertsonalak.
- Datu pertsonalak bete ondoren, GORDE.
- Hori eginda, aukeratu zein maila, zein modalitate (egun batekoa, bi egunekoa, autoikaskuntza, kanpoko taldea… ) eta zein ordutegi nahi duzun.
4.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria). Datuez gain, erabiltzaile izena azalduko da. Erabiltzaile izen horrekin eta matrikula egitean erabili duzun pasa-hitzarekin moodlen sartu ahalko zara.
Konprobatu dena ongi dagoela (maila, modalitatea eta ordutegia).
5.- Matrikula ordainketa
- Berretsi, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza berriro jarri ondoren, ordainketa egin.
- Zure matrikula kontuan hartzeko eta dagokizun taldean sartzeko, matrikula ordainduta egon behar da.
- Saiatu, mesedez, matrikula eta ordainketa modu telematikoan egiten.
- Familia ugariko partaidea bazara, ezgaitasuna baduzu edota online egiteko arazo handia baduzu, deitu euskaltegira edo bidali posta elektronikoa hitzordua eskatzeko.
Informazio gehiagorako: 848 43 10 10 telefonoan edo d1313610@educacion.navarra.es.