Idazmena eta mintzamena ebaluatzean, hurrengo irizpideak hartuko ditugu kontuan: Behean mailaz mailako ebaluazio irizpideak dituzu.
Egokitasuna:
Gaiari heldu dion ala ez, eta testuingurura egokitzen den aztertuko da, ea hizkuntza-erregistroak bereizten dakien (formala/informala), ea gaiaren ezaugarriak, hartzailea eta helburua kontuan hartzen dituen aztertuko da.
Ez ditugu hitz edo esaldi berberak erabiliko lagun batekin edo gure medikuarekin.
Koherentzia:
Atal honetan aztertuko dugu ea testua edo diskurtsoa ulergarria den, ongi antolatuta dagoen, kontraesanik gabe. Honez gain, ea ideiak argi adierazita eta gaira egokituta dauden, nahiko informazio ematen duen, eta, beharrezkoa izanez gero, adibiderik jartzen duen.
Kohesioa:
Ideia garrantzitsuak eta bigarren mailako ideiak lotzen dakien aztertuko dugu eta horretarako mailari dagozkion konektoreak eta testu antolatzaileak erabiltzen dituen (eta, baina, ordea, ere, gainerakoan, beraz, hortaz, izan ere…) beti zein maila den kontuan hartuta. Aditz-aspektua eta puntuazio-markak (puntua, puntu eta koma, bi puntu,harridura-marka…) ere ongi erabiltzen dituen aztertuko da.
Aberastasuna:
Kontuan hartuko dugu eskatzen zaiona ongi adierazteko nahikoa lexiko duen, ea testu aberatsak ontzen dituen ideien, egituren edo lexikoaren ugaritasunari esker. Honez gain, ea maila honetako testu-generoak garatzen dakien.
Zuzentasuna:
Arau gramatikalak zuzen erabiltzen diren aztertuko da. Akatsik egonez gero, nolakoak diren (oinarrizkoak, goragoko mailakoak, sistematikoak…) begiratuko da. Ea eragozpenik duen gai arruntez idazteko edota mintzatzeko.
Jariotasuna (ahozkoan):
Ea testuinguru ezagunetan erritmo naturalean aritzeko gai den, eten askorik egin gabe. Arrakastaz komunikatzea lortzen duen aztertuko da.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK MAILAZ MAILA
A1 mailako ebaluazio irizpideak
A2 mailako ebaluazio irizpideak