Nola ordaindu matrikula? Bi modu daude:
Web orriaren bidez edo Euskaltegian bertan banku-txartelaren bidez. Saiatu online egiten. Online egiteko zailtasun handiak badituzu, deitu eta eskatu hitzordua.
Nork etorri behar du euskaltegira ordaintzera?
Familia ugari arrunteko kideek , ehuneko 33tik gorako ezgaitasuna dutenek, matrikula Euskaltegian bertan ordaindu behar dute, banku txartelaren bidez. Zure ziurtasuna eta euskaltegiko langile guztiona ziurtatzeko, deitu 848 431010 telefonora (09:00etatik 13:00etara) eta eskatu hitzordua.
Nork du doako matrikula?
- Derrigorrezko hezkuntza formaleko maisu-maistrek matrikula dohainik dute, hau da: 2. zikloko Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek
- Familia ugari bereziko kideek doako matrikula dute
- Ehuneko 65etik gorako ezgaitasuna dutenek
MATRIKULATU WEB ORRIAN
- matrikulazioa
- Baieztatu ongi matrikulaturik zaudela: maila, ordutegia, modalitatea .
- “ordaindu” botoia aukeratu
- Segitu Caixaren jarraibideak ordaintzeko
- Dena den, begiratu ordaindu beharrekoa ongi dagoen(tasak).
- Ongi ordaindu baduzu, zure posta elektronikoan jasoko duzu ordainagiria. Gorde badaezpada.
KASU: “Número de pedido repetido” delako mezua ateratzen bazaizu, orduan berriro matrikula datuak sartu behar dituzu (“Aldaketaren”), gorde eta atera. Gero berriro sartu eta utziko dizu pagatzen.
Ezin baduzu ordaindu edo argibiderik nahi baduzu, etor zaitezke euskaltegira (aldez aurretik hitzordua eskatuta), 848 43 10 10 telefonora dei dezakezu edota mezua bidal dezakezu posta elektroniko honetara: d1313610@educacion.navarra.es.