
- Zubiarte euskaltegiko akreditazio probak
1) Zubiarte euskaltegiak A1, A2, B1 eta B2 mailetako euskararen gaitasuna egiaztatzeko probak antolatzen ditu. Egiaztagiriak Nafarroako Gobernuak ematen ditu eta balio ofiziala dute Nafarroan.
2) Web orrian akreditazio proben egutegia eta ordutegiak ziurtatu behar dituzu. Egutegia
2) A1 eta A2 mailetan deialdi bakarra izanen da, ekainean. B1 eta B2ko azterketak, ordea, ekainean eta irailean izango dira. B1 eta B2ko proba ekainean edota irailean egin ahal izateko, ikasleak maiatzean eman behar du izena, maiatzaren 9tik 13ra. Iraileko probara bakarrik aurkeztu ahalko dira maiatzean izena eman dutenak.
3) 2022ko probetara 2021-2022 ikasturteko ikasleak aurkez daitezke . Ikasleak berak aukeratuko du zein mailatako proba egin nahi duen baina kontuan hartu behar du ezin duela proba bat baino gehiago egin. Proba dohainik eta boluntarioa da.
4) Probara Nortasun Agiria, pasaportea edo NIE-a eta boligrafoa ekarri behar dira.
5) Azterketan ikasleek nortasun agiria, pasaportea edo NIE-a erakutsi beharko dute. Ez da telefonorik, hiztegirik edo bestelako materialik onartuko. Azterketa bukatzean probaren materiala bertan geldituko da, ezin da eraman.
6) Ikasleek probara garaiz iritsi behar dute. Kortesiazko bost minutu utziko dira. Kortesiazko bost minutu horiek pasa ondoren, proba hasiko da eta ezin izango da inor sartu.
7) Probaren emaitzak posta elektroniko bidez jakinaraziko dira, modu pribatuan. Gai/Ez gai kalifikazioa emango da atal bakoitzean. “Gai” izateko hiru atalak gainditu behar dira, hau da, ulermena, idazmena eta mintzamena. Proba gaindituta, ziurtagiria Idazkaritzan eskatu ahalko da.
8) Probaren emaitzarekin ados ez dagoenak erreklamazioa aurkez dezake bere proba berrikusteko.
9) Erreklamazioa egiteko eta ordua zehazteko, ikasleek Idazkaritzara deitu beharko dute ekainaren 22an, goizeko 09:00etatik 13:00etara, edo posta elektronikoa bidaliko dute helbide honetara: zub.idazkaritza@educacion.navarra.es.
Errebisatzeko eguna ekainaren 24an, goizeko ordutegian izanen da.
EKAINEKO PROBA
1. Ekaineko azterketa honek hiru gaitasun neurtuko ditu: ulermena (entzunarena eta irakurriarena), idazmena eta mintzamena. Hirurak gainditu beharko dira proba pasatzeko.
2. Proba egin nahi baduzu, jakinarazpena Moodlen egin beharko da. Bi lotura jarriko ditugu:
a) lehenengoa, akreditazio proba egin nahi duzula jakinarazteko, maiatzaren 9tik 13ra
b) bigarrena, ahozko probarako ordutegia aukeratzeko, maiatzaren 19tik 23ra.
Epetik kanpo ez da eskabiderik onartuko.
3. Proba idatziak bi zati ditu: ulermena eta idazmena
4. Ahozko probak ere bi zati ditu: banakako gaia eta elkarreragina. Elkarreragina binaka egiten da (edo hirunaka zenbait kasutan). A1 mailan, banakako gaia izan ordez, irakasleek galderak egingo dizkiete ikasleei aukeratutako gai bati buruz. Bai/ez motako erantzunek ez dute balio izango .
5. Ahozko proban izena eman ondoren, edozein arrazoirengatik ikaslea ezin bada etorri, aldez aurretik abisatzea eskertuko genuke, bikotekidea bakarrik gera ez dadin.
6. Ahozko proba binaka (hirunaka zenbait kasutan) egingo dute eta grabatu egingo da. Azterketak Zubiarte euskaltegiaren esku geldituko dira, beti ere, ikaslearen nortasuna eta intimitaterako eskubideak errespetatuta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: zub.idazkaritza@educacion.navarra.es
Uharten, 2022ko martxoaren 16an