1) Zubiarte euskaltegiak A1, A2, B1 eta B2 mailetako euskararen gaitasuna egiaztatzeko probak antolatzen ditu. Egiaztagiriak Nafarroako Gobernuak ematen ditu eta balio ofiziala dute Nafarroan.
2) Web orrian akreditazio proben egutegia eta ordutegiak ziurtatu behar dituzu. Egutegia
3) Iraileko probara bakarrik aurkeztu ahalko dira maiatzean izena eman dutenak (B1 eta B2 mailetan izena eman zutenak). Ikasleek bakarrik egin beharko dute ekainean gainditu ez zuten zatia.
4) Probara Nortasun Agiria, pasaportea edo NIE-a eta boligrafoa ekarri behar dira.
5) Azterketan ikasleek nortasun agiria, pasaportea edo NIE-a erakutsi beharko dute. Ez da telefonorik, hiztegirik edo bestelako materialik onartuko. Azterketa bukatzean, probaren materiala bertan geldituko da, ezin da eraman.
6) Ikasleek probara garaiz iritsi behar dute. Kortesiazko bost minutu utziko dira. Kortesiazko bost minutu horiek pasa ondoren, proba hasiko da eta ezin izango da inor sartu.
7) Probaren emaitzak posta elektroniko bidez jakinaraziko dira, modu pribatuan. Gai/Ez gai kalifikazioa emango da atal bakoitzean. “Gai” izateko hiru atalak gainditu behar dira, hau da, ulermena, idazmena eta mintzamena. Proba gaindituta, ziurtagiria Idazkaritzan eskatu ahalko da.
8) Probaren emaitzarekin ados ez dagoenak erreklamazioa aurkez dezake bere proba berrikusteko.
9) Erreklamazioa egiteko eta ordua zehazteko, ikasleek Idazkaritzara deitu beharko dute irailaren 11n, goizeko 10:00etatik 13:00etara, edo posta elektronikoa bidaliko dute helbide honetara: d1313610@educacion.navarra.es.
Errebisatzeko eguna irailaren 13an, goizeko ordutegian izanen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: d1313610@educacion.navarra.es
Uharten, 2023ko ekainaren 10ean