
Gure talde eskaintza 2023/2024 ikasturterako zabala da. Irakur itzazu ikastaro modalitateak zure interesetara gehien hurbiltzen dena aurkitzeko. Kontuan hartu modalitate ugari eskaintzen ditugula, aurrez aurrekoak zein online ikastaroak.
MATRIKULATZEKO EPEA:
2. epea: abuztuaren 28tik irailaren 8ra
- Matrikula eta ordainketa, ahal den neurrian, web orriaren bitartez egin behar dira. Dena dela, arazoren bat baduzu, 848431010 telefonora dei dezakezu (09:00etatik 13:00etara) edo idatzi helbide elektroniko honetara: zub.idazkaritza@educacion.navarra.es
- Taldeak ekaineko matrikularen arabera sortzen dira. Beraz, taldea sortzen dela bermatzeko, ekainean izena ematea eta ordaintzea aholkatzen dizugu.
- Zure matrikula kontuan hartzeko, irailaren 8rako ordainduta egon behar da. Matrikula eta horren ordainketa epe barruan egin behar dira. Ordaindu gabeko inskripzioak ez ditugu kontuan izanen. Epea bukatuta, matrikula itxi egingo dugu. Errespetatu, mesedez, matrikula egiteko eta ordaintzeko jarritako epeak.
- Taldeak bete ahala, itxi egingo dira.
- Zure matrikula erregistratuta geratzeko, maila, modalitatea eta ordutegia aukeratu behar dituzu. E-maila jasota, datu horietako bat falta bada, deitu euskaltegira.
- Matrikula egitean, nahi duzun ordutegia ikusi ezean, taldea bete egin dela esan nahi du.
- Nahi duzun taldea, modalitatea edo ordutegia ikusten ez baduzu, deitu euskaltegira eta utzi zure izen-abizenak eta nahi duzun maila, modalitatea eta ordutegia. Plazarik egonez gero, deituko dizugu.
- Taldea sortzeko, gutxienez, 12 lagun behar dira. Taldea ateratzen ez bada, behin epea bukatuta, deituko dizugu eta esango dizugu zein talde osatu den eta ea zure interesekoa den. Ikusten baduzu ezin zarela talde horretan sartu, dirua itzuliko dizugu.
- Eskolak hasi aurretik, irailean, posta elektronikoa bidaliko dizuegu zein gela eta zein irakasle dagozkizuen esateko.
- C1 edo EGA egin nahi izanez gero, kontuan hartu izen ezberdina eman diegula ikastaroei.
- “C1”: maila honetan C1eko edukiak landuko dira, aurrez aurrekoetan zein online ikastaroetan.
- “C1 eta EGA azterketak”: C1 mailako eta EGA azterketak prestatzeko ikastaroa da eta aurrez aurreko zein online ikastaroetan eskaintzen da.
- Eskaintza zehatza ikusi matrikula egin aurretik.
- Autoikaskuntza ikastaroak aurrez aurrekoetan aurkituko dituzu, mintza saioa euskaltegian baita.
- Kontuan hartu badirela zenbait ikastaro aurrez aurrekoak direnak eta beste batzuk, ordea, erabat online.