
AURREZ AURREKO IKASTAROAK
- Egun bateko ikastaroak.
B2, C1 eta C1 eta EGA azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak: 2023/2024 ikasturtean B2, C1 eta C1-EGA mailak eskaintzen ditugu astean behin bakarrik etorrita, lau orduz. Modalitate hauetako bat aukeratzen duen ikaslea astelehenetan etorriko da euskaltegira, goizeko ordutegian, eta eskola lau orduz jasoko du (09:15-13:30), 15 minutuko atsedena izanik.
- Bi eguneko aurrez aurreko ikastaroak.
Astean bi egunetan ematen ditugu: zenbait talde astelehenetan eta asteazkenetan eta beste zenbait talde astearteetan eta ostegunetan. Goizean (9:15-11:45), arratsaldean (17:00-19:30) eta arratsean (19:30-21:30). Maila guztietan eskaintzen ditugu. Txandaka ibiltzeko aukera dago. C1 eta EGA azterketak prestatzeko ikastaroak ere bai.
- Mintza ikastaroa.
Ikastaro honetan ardatz nagusia ahozko trebetasunak lantzea eta hobetzea izango da. Bi orduko saioak bi egunetan goizez eskaintzen ditugu. Mailak: B2 eta C1
- Astean egun bat. Autoikaskuntza ikastaroak.
Ordutegi finkorik ez baduzu edo klasera joateko zailtasunak baldin badituzu (distantzia, ordutegiak…), egokia da modalitate hau. Astean behin, normalean astearteetan edo asteazkenetan, mintzatzeko bi orduko aurrez aurreko klasea eta hamabost minutuko tutoretza izango dituzu euskaltegian eta gainerako guztia (ariketak, irakurri, entzun, ikasi, idatzi…) zure kabuz edozein tokitan eta ordutan Moodle programaren bidez. Maila guztietan eskaintzen ditugu. C1 eta EGA azterketak prestatzeko ere bai.
- Kanpo ikastaroak.
Talde hauek erakunderen batek (guraso elkarte, udal, kultur elkarte…) proposatuta antolatzen ditugu. Eskolak elkartearen egoitzan (eskolan, kultur-etxean…) ematen ditugu. Astean 3 egunetan eguerdian (15:00-16:30), astean bi egunetan (astearte eta ostegunetan) edo astean behin zenbait institututako ikasleentzat. Ordutegiak egokitu egiten ditugu taldearen beharretara. Galdetu zure inguruko eskolan edo zure udaletxean, euskara zerbitzuan. Proposatzen duen erakundeak kopurua aurreikusi behar du guk eskaintza egin aurretik. Era berean, klaseak emateko toki egokia izatea ezinbestekoa da. Zenbait maila eskaintzen ditugu hainbat tokitan.
- Institutuak: Askatasuna- Mendillorri.
Ikastaro hau Askatasuna eta Mendillorri institutuetako ikasleei zuzenduta dago. C1 eta EGA azterketak prestatzeko ikastaroa eskaintzen dugu. Astean behin, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
ONLINE IKASTAROAK
- Bi eguneko online ikastaroak.
Ikastaro hau bi eguneko aurrez aurreko ikastaroa bezalakoa da baina dena online. Astean bi egunetan ematen ditugu, astearteetan eta ostegunetan edo astelehenetan eta asteazkenetan arratsaldeko ordutegian (17:00-19:30). Ikastaro hauetan lau trebetasunak (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) landuko ditugu plataforma baten bitartez. Beharrezkoak dira interneteko konexioa, baita mikrofonoa eta kamera dituen gailua ere (ordenagailu eramangarria, tableta…) eta informatikan ezagutzak izatea. Aholkatzen dizugu inprimagailua ere izatea edo etxean ez baduzu ere, beste nonbait inprimatzeko aukera izatea. Ikusi hemen ongi ibiltzeko dekalogoa.