Zer
da? Zertarako da?
Auto-ebaluazioak ikaslearen prozesua behatzen du: ikaslearen hizkuntza
gaitasunak zein diren, zein gaitasun lortu nahi / behar dituen eta
zein gaitasun lortu dituen. Auto-ebaluazioa egiten da ikas-prozesua
ongi doala egiaztatzeko eta ikaslearen motibazioa suspertzeko (helburu
zehatzak jarrita). Baita ikas-prozesuan aldaketak egiteko ere.
Noiz
da?
Ikastaroan zehar egin behar da; hasieran, ikaslearen gaitasunak
zein diren ikusteko, hutsuneak antzemateko; bitartean, mailari dagozkion
gaitasunak behar bezala bereganatzen ari den ikusteko; eta bukaeran,
zein gaitasun lortu dituen egiaztatzeko eta, behar bada, hurrengo
mailara pasatzeko. Auto-ebaluazioa etengabeko prozesua da.
Nork
egin behar du?
Ebaluazio jarraituan ikaslearen gaitasunak behatzen ditugu, ikasleak
berak behatzen ditu, dena den, irakaslearen parte hartzea ere garrantzitsua
da ikas-prozesuan ikaslearen autonomia indartzeko eta motibazioa
suspertzeko; baita aholko profesionala eskaintzeko ere.. Beraz,
ikasleak bere burua behatzera, aztertzera bultzatzen du ebaluazio
honek.
Nolakoa
da?
Ikasleak eta irakasleak badituzte maila bakoitzeko adierazleak (A1
maila , A2 maila, B1
maila, B2. maila eta C1.
maila), bertan jasota daude maila bakoitzeko zein gaitasun izan
behar dituen ikasleak. Beraz, irakasleak ikaslea behatuko du sistematikoki:
idazlanak eta mintza saioak aztertuz, eskolako ariketak jasoz. Irakasleak
egoki ikusten badu, proba objektiboagoak ezar ditzake: testak, azterketak…
Zertarako
balio du?
Lau balio aurreikus ditzakegu:
a.- ikas-prozesua ongi ala gaizki doan egiaztatu, eta aldaketak
egin ahal izatea.
b.- ikasleak bere ikas-prozesuaren berri zehatza izatea, ikas-prozesuaren
jabe izatea, ikas-autonomia suspertu eta, horrela, hutsuneak antzeman,
gaitasunak indartu, …
c.- ikastaroaren bukaeran ikaslearen maila zein den zehaztea, eta,
behar izanez gero, hurrengo mailara pasatzea.
d.- helburu zehatzak errazago antzematea eta horiek lortuta ikasteko
motibazioa suspertzea
|