Informazio orokorra
nagusialogoahome
Helburuak / Edukiak / Metodologia/ Ebaluazioa
Ikastaroak

Matrikula

Curriculuma

Gure metodologia

 

Gure metodologia euskaraz komunikazio-beharretan oinarritzen dugu.

- Mailaren arabera gero eta diskurtso osatuagoak eraikiko ditu ikasleak.
- Talde lana eta beste pertsonekin batera, elkarreraginez indartuko dute ikasleek komunikazioa.
- Hizkuntzaren funtzio, egitura, estrategiak eta abar, errepikatuko dira behin eta berriz baina beti hizkuntzaren kalitatea hobetuz eta sakonduz.
- Arreta berezia ere emango diogu bakarkako lanari.

Irakaslearen papera

- Irakasleek ikasleen behar komunikatibo eta helburuak ezagutu behar ditu, ikasleen iritziak kontuan hartuta.
- Irakaslearen protagonismoa ikasleei laguntzean bakarrik mugatuko da.
- Irakaslearen paper nagusia ez da ezagutzak irakastea, ikaslearen ikasprozesua bideratzea baizik.
- Gelatik kanpo antolatuko ditu klasearen dinamika eta ikastaldearen nortasuna, zein egindako lanak aztertuko ditu.
- Gelaren barruan, gidari, informatzaile eta ebaluatzaile izango da, beti hobekuntzak ezartze aldera.

Ikaslearen papera

- Bakarkako lana. Klase-orduez gain, hainbat ordu beharko ditu bakarrik, taldean eta irakaslearekin ikasitakoa berrindartu eta sendotzeko.
- Autoikaskuntza. Norbere ikas estrategiak eta autonomiari gaitasuna garatu beharko du.
- Motibazioa. Motibatuta badago, ikas prozesuaren protagonista izango da.

Prozedura metodologikoa

- Informazio hutsartea. Komunikazioa gertatzen da informazioa trukatzean.
- Trukaketa. Datuak elkartrukatu egin behar dira
- Eginkizuna. Lortutako informazioak zerbait egiteko erabiliko da.

Komunikatzeko gogoa sortzen duten ekintzak egingo ditugu, zerbait lortzea duten helburuekin, komunikazio eraginkorren bidez, hizkera normalaren erabilera eta jariotasunen bidez.

Ikasleak jarduera eta ekoizpena kontrolatuko ditu. Komunikatu ahal izateko mezu ulergarri, esanguratsu, natural eta ugaria jasoko du, talde lanean, bakarrik eta akatsak kontrolatuz.

Metodologi hau atazetan oinarritutako irakaskuntzan garatuko dugu:

1.- Helburu, egitura eta lan-sekuentzia
2.- Hizkuntza ikastera zuzenean bideratua
3.- Bizitza errealeko komunikazio-prozesuak
4.- Ikasgelan bereziki jarduteko ekintza.