Mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretzian (1979) Cursos Intensivos
de Euskera (CIE) delako ikastaroak sortu zituen Nafarroako Diputazioak
maisu-maistra askok egindako presioaren ondorioz. Ikastaro haiek arrakastatsuak
izan ziren eta 1988ko maiatzaren 19ko Foru Dekretuak CIE-EIT programa
ikastetxe bihurtu zuen. Dekretuak irakasleen birtziklaia eta
|
helduentzako euskalduntze ikastaroak emanen zituzten ikastetxeetako
arautegiak ezarri zituen. Sortutako bi ikastetxe hauen banaketa
1989an gauzatu zen.
Urteak joan urteak etorri, 2002-2003 ikasturtean Irakasleen Birtziklai
Ikastegia eta Miluze euskaltegia Nafar Gobernuak bat egin eta ZUBIARTE
EUSKALTEGIA sortu zuen.
|