Informazio orokorra
nagusialogoahome
Helburuak / Edukiak / Metodologia/ Ebaluazioa
Ikastaroak

Matrikula

Curriculuma

Sarrera proba

 

Zer da?
Sarrera proba ikasleek matrikula egin baino lehen burutu behar dute. Hasierako ebaluazio laburra da. Bertan erabakitzen da ikaslea zein mailatan sartuko den (A1, A2, B1, B2 eta C1).

Noiz da?
Ikastaro bakoitzaren hasieran; matrikula egin behar den egunean, hau da, matrikula tramiteak egin baino lehen burutzen da. Bost-hamar minutuko tartean burutzen da.

Nork egin behar duen?
Sarrera proba ikasle guztiek egin behar dute. Dena den, aurreko ikastaroan gurekin ibili badira, edo beste euskaltegi baten agiria ekartzen badute, edo Hasiera mailan sartu nahi badute; ez dute sarrera probarik egin beharko.

Nolakoa da?
Ikasleak ahoz irakasle bati azalduko dio; euskara non (eskolan, etxean, euskaltegian, kalean, bere kabuz...) noiz (duela zenbat urte, nola mantendu duen...)eta nola (barnetegian, astean zenbat orduko ikastaroak...) bereganatu duen, eta baita ikastaro berrirako zein asmo dituen. Atal hau erdaraz egin daiteke.
Gero, irakasleak beharrezkoa ikusten badu, ikasleak ariketaren bat egin beharko du: testu txiki baten laburpena ahoz edo idatziz, gai bati buruz mintzatu...

Zertarako balio du?

Sarrera probaren balio bakarra da ikaslea talde jakin batean kokatzea; hau da sarrera probak ez dio ikasleari inolako agiririk ematen. Gainera, sarrera probak behin behineko hurbilpena da, gero, ikastaroaren lehenengo astean irakasleak eta ikasleak adostuko dute ikasleak talde horretarako mailarik duen ala ez; eta, behar izanez gero, maila eta talde aldaketa egin behar duen.