Zer
da? Zertarako da?
Mailako proba erabiltzen dugu ziurtagiriak emateko; hau da, Zubiarte
euskaltegiak ikasle bati halako maila duelako ziurtagiria emango dio
ikasle horrek mailako proba gainditu badu. Aurten lau maila zertifikatzen
ditugu: A1 maila, A2 maila, B1 maila eta B2. maila.
Noiz
da?
Urtean behin egiten dugu, ekainean, eskolarik gabeko egunetan.
Nork
egin behar du?
Mailako probara aurkeztera inor ez dago behartua, erabat librea da.
Hori bai, egin ahal izateko Zubiarte euskaltegiko ikaslea izan behar
duzu.
Nolakoa
da?
Mailako proba, proba objektiboa da eta bi atal ditu: ulermena eta
idazmena neurtzekoa (idatzizko azterketa) eta mintzamena neurtzekoa
(ahozko azterketa)
Zein
balio ditu?
Balio bakarra du: gainditzen duenak Zubiarte euskaltegiko ziurtagiria
jasoko du.
Gehiago
jakiteko:
-
Zubiarte euskaltegiko mailak
eta ekibalentziak.
- Hurrengo deialdiaren baldintza
orokorrak, datak
eta tokiak
- Mailako probaren ezaugarriak: A1
maila, A2 maila,
B1 maila eta
B2 maila.
-
azterketa ereduak: |
A1
maila |
A2
maila |
B1
maila |
B2
maila |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|