Informazio orokorra
nagusialogoahome

Modalitateak / Irakasleentzako ikastaroak / Metodologia / Mailak / Ebaluazioa

Ikastaroak
Matrikula

Irakasleentzako ikastaro bereziak

 

Irakasleentzako ikastaro estentsiboak

Nafarroako eskola eta institutuko irakasleei zuzendutako ikastaroak. Astean 6 ordu, bi egunetan, astelehen-asteazken, edo astearte-ostegunetan. Ordutegia: arratsaldeko 17:30etik, 20:30era. Lan ordutegietatik kanpo egiteko orduak dira. Eskolak Euskaltegian bertan ematen dira. Talde txikiak direnez, aprobetxamendu handiagoa lortzen da eta ikas-prozesua hurbilagotik segitzen ahal du irakasleak.

Honetaz gain, Nafarroako edozein ikastetxe publikotako irakasle talde batek euskarazko klaseak jasotzeko eskubidea du lan-ikastetxean bertan. Kasu honetan Administrazioak egoki ikusten badu, eta gutxieneko kopurua sortzen bada (5 ikasle), “Zubiarte” euskaltegiko irakasle bat bidaliko du ikastetxe horretara eskolak ematera.