- Auto online (mintza saioak online):
Ikasturte honetan maila batzuetan online egiteko aukera izanen duzu.
Zertan datza ikastaroa? Ariketa gramatikalak, entzungaiak eta irakurgaiak moodle plataforma bitartez egingo dituzu. Idazlanak moodle edo classroom bitartez.
Mintzamena (2 ordu astean ) online. Saio hauetan banaka, binaka zein taldeka hitz egiteko aukera izango duzu, eta, honez gain, zalantzak argitzeko parada. Bi orduko mintza saioa bukatuta, 15 minutuko tutoretza izango duzu galderak eta zalantzak irakasleari galdetzeko.
Matrikula egin ondotik, informazio zehatza jasoko duzu.
Beharrezkoak dira interneteko konexioa, baita mikrofonoa eta kamera dituen gailua ere (ordenagailu eramangarria, tableta…). Honez gain, informatikan ezagutzak izatea ezinbestekoa da.
- Bi eguneko online ikastaroak.
Ikastaro hau bi eguneko aurrez aurreko ikastaroa bezalakoa da baina dena online. Zenbait mailatan astean bi egunetan ematen ditugu, astearte eta ostegun arratsaldean (17:00-19:30). Ikastaro hauetan lau trebetasunak (entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena) landuko ditugu plataforma baten bitartez.
Matrikula egin ondotik, informazio zehatza jasoko duzu.
Beharrezkoak dira interneteko konexioa, baita mikrofonoa eta kamera dituen gailua ere (ordenagailu eramangarria, tableta…). Honez gain, informatikan ezagutzak izatea ezinbestekoa da. Aholkatzen dizugu inprimagailua ere izatea edo etxean ez baduzu ere, beste nonbait inprimatzeko aukera izatea.