
EUSKARA IKASI ZIURTASUN OSOZ: Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina Osasun-egoeraren arabera, edota, beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen duzu plataforma digitala erabiliz. Betiere segurtasun osoz.
- Egun bateko ikastaroak–4 ordu (aurrez aurrekoa)
C1 maila: 2020/2021 ikasturtean C1 maila eskaintzen dugu astean behin bakarrik etorrita, lau orduz. Modalitate hau aukeratzen duen ikaslea asteazkenetan etorriko da euskaltegira, goizeko ordutegian, eta eskola lau orduz jasoko du (09:15-13:30), 15 minutuko atsedena izanik.
- Talde mistoa (ikasgela birtuala)
Modalitate berria da. EGA-C1 azterketa mailako talde batean eskaintzen da (astean bi saio).
Modalitate mistoa da: ikasleak egun batean (astearte goizean,09:15-11:45) Euskaltegira joan behar du, eta beste egunean (ostegun goizean,09:30-11:30) etxetik bertatik lan egingo du, online, talde osoarekin batera konektatuta.
Helburua ikaslearen irisgarritasuna erraztea da: bi saio jaso, egun bakar batean Euskaltegira joanda. Beharrezkoa da interneteko konexioa, baita mikrofonoa eta kamera dituen gailua ere (ordenagailu eramangarria, tableta…).
- Astean egun bat: Autoikaskuntzako ikastaroak
Ordutegi finkorik ez duenarentzat edo klasera joateko zailtasunak dituenarentzat egokiak (distantzia, ordutegiak…). Astean behin, normalean astearte edo asteazkenetan,ikasleak mintzatzeko bi orduko klasea izango du euskaltegian eta gainerako guztia (ariketak, irakurri, entzun, ikasi, idatzi…) bere kabuz edozein tokitan eta ordutan Moodle programaren bidez. Maila guztietan eskaintzen ditugu. Aurten 15 minutuko tutoretza gehitu diogu ikastaro mota honi.