Nafarroako Gobernuak edozein hezkuntza ekintza bertan behera gelditzeko erabakia hartu du, aurrez-aurreko edozein ikastetxe eta hezkuntza maila, lektiboa zein eskolaz-kanpokoa, publikoak zein pribatuak, zero urtetik unibertsitatea barne, koronabirus egoera eta eboluzioa dela medio.
Euskaltegiko jardun administratiboa euskaltegiaren postaren bidez bideratuko da.
Ikas-prozesuaren kasuan, irakasleak ikasleekin jarri dira harremanetan, etenik izan ez dadin.
Egoeraren aldaketa dagoenean, posta elektrinokoaren eta ohikoak diren bitartekoen bidez jakinaraziko da.
Zubiarte Euskaltegia.