Eukaltegiak zure/zuen ideiak ezagutu nahi ditu, eta zure proposamena aurkezteko aukera ematen dizu.
Leloa matrikulazio kanpainan edota beste momenturen batean erabili ahal izanen ditu Euskaltegiak.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Parte hartzeko lehenengo baldintza: euskaltegiko ikaslea izatea aurten.
- Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru lelo aurkeztu ahal izanen ditu.
- Leloa euskaraz izanen da, baina erdarazko bertsioa ere izan ahal da.
- Erdaraz bada, ez da beharrezkoa euskarazko itzulpen hutsa izatea, baina antza izan behar du.
- Parte-hartzaileek euskaltegiaren esku utziko dute leloen erabilera.
- Parte-hartzaileek baldintza hauek onartzen dituzte.
BESTERIK
- Euskaltegiak 2020-2021. urteko kanpainan erabiltzen duen leloa proposatzen duenak liburu-denda jakin batean erosteko opari-txartel bat izanen du opari.
- Euskaltegiak aukeratzen duen leloa pertsona batek baino gehiagok aurkeztu badu, pertsona horien artean zozketa egiteko aukera aztertuko du euskategiak, eta sari bakarra emanen du edo, bi gehienez.
- Parte-hartzaile guztien artean bi opari-txartel zozketatuko dira.
- Euskategia ez dago beharturik aurkeztu diren leloen arteko bat aukeratzera.
- Leloa Zuzendaritza Taldeak erabakiko du eta aurkezten direnak hurrengo urteetan erabiltzeko aukera izanen du Euskaltegiak.
NORA ETA NOIZ ARTE BIDALI
- Nora bidali: zubiarteeuskaltegipublikoa@gmail.com
- Noiz arte: otsailaren 3ra arte.
PROPOSAMENEAN ZER JARRI:
LELOAK: |
KONTAKTURAKO:
- Izen-abizenak:
- Maila / ordutegia:
- Irakaslea:
- Telefonoa: