Talde, ordutegi eta prezioei buruzko informazio guztia web orri honetan topatuko duzu.
Banakako laguntzak eskatzeko epea.
Irekita dago 2020an euskara ikasi edo hobetzeko banakako laguntzak eskatzeko epea. Informazio gehiago hemen
Ikasturte hasiera
Eskolak irailaren 16an hasiko dira
Matrikularen bigarren epea
Matrikula abuztuaren 24tik aurrera egin dezakezu.
Epea: abuztuaren 24tik irailaren 6ra.
Ikastaro, ordutegi eta mailei buruzko informazioa web orrian ikusten ahal duzu
2020/2021 ikasturterako matrikula
2020/2021 ikasturterako matrikulatzeko epea ekainaren 1etik 19ra. Ikusi hemen gure berrikuntzak eta gure modalitateak.
EUSKARA IKASI ZIURTASUN OSOZ
Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina Osasun-egoeraren arabera, edota, beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen duzu plataforma digitala erabiliz. Betiere segurtasun osoz.
ZUBIARTE EUSKALTEGIAn ere bertan behera geratu dira aurrez-aurreko klaseak martxoaren 16tik aurrera.
Nafarroako Gobernuak edozein hezkuntza ekintza bertan behera gelditzeko erabakia hartu du, aurrez-aurreko edozein ikastetxe eta hezkuntza maila, lektiboa zein eskolaz-kanpokoa, publikoak zein pribatuak, zero urtetik unibertsitatea barne, koronabirus egoera eta eboluzioa dela medio.
Euskaltegiko jardun administratiboa euskaltegiaren postaren bidez bideratuko da.
Ikas-prozesuaren kasuan, irakasleak ikasleekin jarri dira harremanetan, etenik izan ez dadin.
Egoeraren aldaketa dagoenean, posta elektrinokoaren eta ohikoak diren bitartekoen bidez jakinaraziko da.
Zubiarte Euskaltegia.