Sarrera proba

Zer da?

 

Sarrera proba ikasleek matrikula egin baino lehen burutu behar dute. Hasierako ebaluazio laburra da. Bertan erabakitzen da ikaslea zein mailatan sartuko den (A1, A2, B1, B2 eta C1).

 

Noiz da?

 

Ikastaro bakoitzaren hasieran; matrikula egin behar den egunean, hau da, matrikula tramiteak egin baino lehen burutzen da. Bost-hamar minutuko tartean burutzen da.

 

Nork egin behar du?

 

Sarrera proba ikasle berri guztiek egin behar dute. Dena den, aurreko ikastaroan gurekin ibili badira, edo beste euskaltegi baten agiria ekartzen badute, edo Hasiera mailan sartu nahi badute; ez dute sarrera probarik egin beharko.

 

Nolakoa da?

 

Ikasleak ahoz irakasle bati azalduko dio; euskara non (eskolan, etxean, euskaltegian, kalean, bere kabuz…) noiz (duela zenbat urte, nola mantendu duen…)eta nola (barnetegian, astean zenbat orduko ikastaroak…) bereganatu duen, eta baita ikastaro berrirako zein asmo dituen. Erdaraz egin daiteke.

 

Gero, irakasleak azalduko dio zein maila diren eta bion artean erabakiko dute non matrikulatu.

 

Zertarako balio du?

 

Sarrera probak  balio du ikaslea talde jakin batean kokatzeko; hau da sarrera probak ez dio ikasleari inolako agiririk ematen. Gainera, sarrera probak behin behineko hurbilpena da, gero, ikastaroaren lehenengo astean irakasleak eta ikasleak adostuko dute ikasleak talde horretarako mailarik duen ala ez; eta, behar izanez gero, maila eta talde aldaketa egin behar duen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude