- Nolako ikastaroak daude?
Maila eta ordutegi askotako ikastaroak daude. 2022/2023 ikasturterako aurrez aurreko ikastaroak zein online ikastaroak eskainiko ditugu.
- Noiz hasten dira klaseak? Eta bukatu ?
Ikasturtea irailean hasi eta maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran bukatuko da. Gure egutegia ikastetxe arruntetakoa bezalakoa da; hau da, Eguberrietan, Aste Santuan, Inauterietan….ez dago klaserik. Udan ere ez dago klaserik.
- Taldeak osatzeko arauak. Gutxieneko ikasle kopurua, matrikula ordena, lekurik ez balego…
Taldeak osatzeko kopuru minimoa 12 ikasle dira, gehienez 20. Txandakako ikasleak onartzen dituzten taldeetan kopuru hori gaindi daiteke. Talde kopurua mugatua izan daiteke, irakasle kopurua, ordutegi bateraezinak edo ikasgela kopurua… Horregatik aholkatzen dizugu matrikula lehenbailehen egitea. Eskaera gehiago baldin badaude plazak baino, matrikularen ordenari emanen diogu lehentasuna. Ekaineko matrikulek lehentasuna izango dute irailekoen aurrean.
PREZIOAK ETA MATRIKULAK
- Noiz izaten dira matrikulak?
Lehenengo epea maiatzaren bukaeran-ekainaren hasieran izaten da. Bigarren epea, abuztuaren bukaeran- irailaren hasieran eta gero, urtarrilean matrikula irekiko da taldeak osatzeko.
- Zenbat ordaintzen da?
Matrikula tasak Nafarroako Gobernuak ezartzen ditu urtero. Web orrian, matrikula atalean, prezioak ikusiko dituzu.
- Langile publikoa naiz, matrikula ordaindu behar dut?
Bai, denek ordaindu behar dute, Hezkuntza arautuko irakasleek izan ezik, hots, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Kontserbatorioko irakasleek izan ezik.
- Nafarroako Gobernuko ez den beste administrazio bateko funtzionarioa naiz, edo kontratatua naiz.
Ikasle horiek ez dute matrikula dohainik, hala ere, askotan haien administrazioetan diru-laguntzak izaten dituzte. Galdetu zure lantokian edo zure udaleko euskara zerbitzuan.
- Matrikula noiz artekoa da?
Matrikula ikasturte osorako izango da, irailetik ekainera bitartekoa da. Urtarrilean izena ematen dutenek urtarrilean dagokien kopurua ordaindu beharko dute, matrikularekin batera.
- Familia ugariko agiria daukat, badago deskonturik?
Bai, matrikularen % 50ekoa. Hala ere, fotokopiak besteek bezala ordaindu behar dituzu. Familia ugari bereziek, matrikularen % 100eko deskontua izanen dute.
- Langabezian nago, jubilatua naiz edo 65 urtetik gora ditut, ba al dut deskonturik?
Ez.
- Nola ordain dezaket matrikula?
Matrikula online ordaindu behar da kreditu txartelaren bidez, matrikulazio orrian bertan. Euskaltegian ere ordain daiteke kreditu txartelaren bidez. Ezgaitasuna dutenek eta familia ugarikoek ezin dute online ordaindu, euskaltegira etorri beharko dute.
- Matrikulatu ondoren ezin badut ikastaroa egin, matrikulako dirua berreskuratzen ahal dut?
Bai. Horretarako, Zubiarte euskaltegiarekin harremanetan jarri behar duzu bigarren matrikulazioko epea bukatu baino lehen (iraila). Edozein kasutan prezioaren barruan zerbitzu orokorrei dagokion zatia ez da itzuliko (10,08€)
Edozein arrazoirengatik taldea sortzen ez bada, diru guztia berreskuratuko duzu.
- Ikasle berria / ikasle ohia non dago aldea?
Ikasle ohiak euskaltegian noizbait matrikula egin dutenak dira.
- Zer egin behar dut matrikula egiteko?
Zure datu pertsonalak euskaltegian edo web-orri honetan, matrikula, adierazi, eta horrekin batera, zein maila, modalitate eta ordutegi nahi duzun. Matrikula egin aurretik, irakur itzazu matrikulari dagozkion atal guztiak. Behin matrikula eginda, mezua jasoko duzu non azalduko diren ikastaro mota, aukeratutako ordutegia eta maila, matrikula ordaintzeko epea eta erabiltzailearen izena.
- Espainiako hiritartasuna ez badut, matrikula egin dezaket?
Bai.
- 16 urte baino gutxiago badut, matrikula egin dezaket?
Ez.
METODOLOGIA ETA EBALUAZIOA
- Nola neurtuko dute nire euskara maila? ( ikasle zaharra-berria)
Gurekin aurretik ibili bazara, ebaluazio jarraituaren bidez. Ikasle berria bazara, euskaltegiko irakasle batekin elkarrizketa bat egin behar duzu matrikula egin baino lehen.
- Liburu eta bestelako materiala behar al da?
Normalean, ez. Mota askotariko materiala erabiltzen dugu. Zubiarte euskaltegiak ikastunitateak egiten ditu, gaitasun linguistikoak lantzen dituztenak (entzumena, idazmena, irakurmena eta mintzamena) . Ikastunitate hauek ikasleei banatzen zaizkie. Honez gain, bestelako materiala lan daiteke (irakurtzeko liburuak, web orri interesgarriak…). Ikasleak aparteko materiala nahi izanez gero, irakaslearekin hitz egin beharko luke aholkua jasotzeko.
- Asistentzia kontrolatzen duzue? Klaseetara derrigorrean etorri behar al dut?
Asistentzia kontrolatzen dugu, ebaluazioa egiteko eta – hala eskatzen baduzu – ziurtagiriak egiteko. Etortzea, jakina, oso gomendagarria da.
- Azterketarik egiten duzue ikastaldian zehar?
Ikastaroan ebaluazio jarraitua eta auto-ebaluazioa erabiltzen ditugu. Ikasturtearen bukaeran, mailako probak egiten ditugu nahi duten ikasle guztientzat. Horien bidez zure maila ziurtatzen ahal duzu.
- Zein da zuen irakasteko metodologia?
Zaila da lau lerrotan adieraztea, gainera maila batetik bestera aldatu egiten da; dena den, esan dezakegu hizkuntza ikasi baino praktikatu egiten duela ikasleak; goian aipatu bezala, trebetasun guztiak lantzen ditugu eta klasean inplikazioa eskatzen dugu.
- Nola ebaluatzen naute?
Hiru ebaluazio mota ditugu:
-Hasierakoa: zein mailatan eta zein taldetan sartu behar duzun jakiteko. Horretarako elkarrizketa bat izanen duzu irakasle batekin. Lehenengo bi asteak oso garrantzitsuak dira maila egokian zauden ala ez ikusteko. Bi asteko epea bukatuta, irakaslearekin hitz egin dezakezu eta maila aldaketa eskatu. Toki arazorik ez badago, aldaketa onartuko zaizu.
-Jarraitua: ikastaroan zehar irakaslearekin batera auto-ebaluazioa egingo duzu, zure hutsuneak betetzeko, zure lehentasunak markatzeko, ikasteko moduak aldatzeko…
–Mailako proba: ikasturtearen bukaeran (ekainean) euskaltegiak mailako probak
antolatzen ditu A1, A2, B1 eta B2 mailetan. Azterketa horietara edozein ikasle aurkez daiteke.
Azterketa gaindituz gero, ikasleak zein maila duen adierazten duen akreditazioa jasoko du.
- Zubiarte Euskaltegiko ikasketak ofizialak dira? Ziurtagiririk ematen dute?
Berez ikasketa ez-arautuak dira. Ziurtagiriak bi motakoak dira: asistentzia ziurtagiriak (zein mailatan zauden eta zenbat ordu egin dituzun); eta, mailako ziurtagiriak (zein maila – A1, A2, B1, B2 – duzun). Azkeneko hori lortzeko, mailako proba egin eta gainditu behar duzu.
- Arazorik izanez gero, nora jo dezaket?
Klaseko arazoa bada, irakaslearekin hitz egin beharko duzu.
Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu ikasketaburuarekin edo zuzendariarekin.
Matrikula arazoa bada, pasa zaitez bulegotik.
Beste ikaskide batekin bada, esan irakasleari. Euskaltegiak barne araudia du.
- Liburutegia eta ordenagailu gela nola erabil ditzaket?
Liburutegian liburuak eta bideoak daude maileguan, begiratu noiz dagoen irekita edo galdetu zure irakasleari. Geletan ere maila horri dagozkion liburuak daude eta maileguan har daitezke. Liburuak etxera eramateko, irakaslearekin hitz egin behar da eta horretarako dagoen orrian apuntatu.
Ordenagailu gela irakaslearekin batera erabiltzekoa da.
- Zein izanen da nire irakaslea?
Talde guztiak sortu ondoren irakasleen klaustroan esleitzen ditugu; beraz, ikastaroa hasi baino lehen ezin da jakin.
- Behin kurtsoa hasita, taldez aldatzeko aukera izanen dut?
Bai, beti irakaslearekin mintzatu behar duzu aurretik.
- Lehenengo egunean , zer ekarri behar dut klasera?
Ikasteko gogoa.
- Zenbat urte beharko ditut euskara ikasteko?
Ikas-prozesuan faktore asko baina garrantzitsuena da lehenengo egunetik ikasiko duzula. Prozesu etengabea da. Mailen helburuak ikusteko, sartu hemen.