Ohiko galderak

(castellano)

Ohiko galderak

  •  Nolako ikastaroak daude?

Maila eta ordutegi guztietako ikastaroak daude.

  •  Noiz hasten dira klaseak? Eta bukatu ?

Ikasturtea iralean hasi eta ekainean bukatuko da.

Gure egutegia ikastetxe arruntetakoa bezalakoa da; hau da, Eguberritan, Aste Santuan… ez dago klaserik

Udan ez dago klaserik.

  •  Taldeak osatzeko arauak. Gutxieneko ikasle kopurua, matrikula ordena, lekurik ez balego…

Taldeak osatzeko kopuru minimoa 12 ikasle dira, gehienez 20. Txandakako ikasleak onartzen dituzten taldeetan kopuru hori gaindi daiteke.

Talde kopurua mugatua izan daiteke, irakasle kopurua, ordutegi bateraezinak edo ikasgela kopurua… Horrexegatik aholkatzen dizugu matrikula lehenbailehen egiteko. Eskaera gehiago baldin badaude plazak baino, matrikularen ordenari emanen diogu lehentasuna.

Ekaineko matrikulek lehentasuna izango dute irailekoen aurrean.

PREZIOAK ETA MATRIKULAK

Ekainean egin behar da matrikula, gero irailean eta urtarrilean matrikula irekiko da taldeak osatzeko.

  •  Zenbat ordaintzen da?

Matrikula tasak Nafarroako Gobernuak ezartzen ditu urtero. Matrikula behin edo bi epetan ordaintzen ahal da. Ikusi tasak.

 

  • Langile publikoa naiz, matrikula ordaindu behar dut?

Bai, denek ordaindu behar dute, irakasle ez-unibertsitarioak izan ezik.

 

  • Nafarroako Gobernuko ez den beste administrazio bateko funtzionarioa naiz, edo kontratatua naiz.

Ikasle horiek ez dute matrikula dohainik, hala ere, askotan haien administrazioetan dirulaguntzak izaten dituzte. Galdetu zure lantokian edo zure udaleko euskara zerbitzuan.

Matrikula ikasturte osorako izango da. Dena batera ordainduta, irailetik ekainera bitartekoa da. Bi epetan ordaintzen baduzu, bigarrena ordaindu behar duzu otsaila baino lehen matrikula eskubidea ekaina arte luzatzeko.

 

  • Familia ugariko agiria daukat, badago deskonturik?

Bai, matrikularen % 50ekoa. Hala ere, gastu orokorrak eta fotokopiak ordaindu behar dituzu. Familia ugari bereziek, matrikularen % 100eko deskontua izanen dute.

 

  • Langabezian nago, jubilatua naiz edo 65 urtetik gora ditut, ba al dut deskonturik?

Ez.

  •  Nola ordain dezaket matrikula?

Matrikula online ordaindu behar da kreditu txartelaren bidez, matrikulazio orrian bertan. Euskaltegian ere ordain daiteke kreditu txartelaren bidez. 

  • Matrikulatu ondoren ezin badut ikastaroa egin, matrikulako dirua berreskuratzen ahal dut?

Bai. Beti ere klaseak hasi eta lehenengo astean esaten baduzu ezin zarela etorri, matrikulako dirua berreskuratzen ahal duzu, zerbitzu orokorreko tasa (10,80 € ) izan ezik.

Edozein arrazoirengatik taldea sortzen ez bada, diru guztia berreskuratuko duzu.

  • Ikasle berria / ikasle ohia non dago aldea?

Ikasle ohiak euskaltegian noizbait matrikula egin dutenak dira.

  •  Zer egin behar dut matrikula egiteko?

Zure datu pertsonalak euskaltegian edo weborri honetan (matrikulazioa) adierazi, zein maila eta ordutegi nahi duzun esan; gero, ekainaren bigarren hamabostaldian taldeak definituko dira eta eta ordaindu beharko duzu matrikula.  Zein maila egin nahi duzun jakiteko elkarrizketa bat egin beharko duzu irakasle batekin.

  •  Espainiako hiritartasuna ez badut, matrikula egin dezaket?

Bai.

  • 16 urte baino gutxiago badut, matrikula egin dezaket?

Ez.

METODOLOGIA ETA EBALUAZIOA

  • Nola neurtuko dute nire euskara maila? ( ikasle zaharra-berria)

Gurekin aurretik ibili bazara, ebaluazio jarraituaren bidez.   Ikasle berria bazara euskaltegiko irakasle batekin elkarrizketa bat egin behar duzu matrikula egin baino lehen.

  •  Liburu eta bestelako materiala behar al da?

Normalean, ez. Askotariko materiala erabiltzen dugu eta irakasleak erabakitzen du zein den egokiena. Behar izanez gero irakasleak berak esango dizu.

  • Asistentzia kontrolatzen duzue? Klasetara derrigorrez etorri behar al dut?

Asistentzia kontrolatzen dugu, ebaluazioa egiteko eta – hala eskatzen baduzu – ziurtagiriak egiteko. Etortzea,  jakina, oso gomendagarria da.

 

  • Azterketarik egiten duzue ikastaldian zehar?

Ikastaroan ebaluazio jarraitua eta auto-ebaluazioa bultzatzen erabiltzen dugu. Ikasturtearen bukaeran, mailako probak egiten ditugu nahi duten ikasle guztientzat. Horien bidez zure maila zertifikatzen ahal duzu.

 

  • Zein da zuen irakasteko metodologia?

Zaila da lau lerrotan adieraztea, gainera maila batetik bestera aldatu egiten da; dena den, esan dezakegu hizkuntza ikasi baino praktikatu egiten duela ikasleak; trebetasun guztiak lantzen ditugu eta klasean inplikazioa eskatzen dugu.

 

  • Nola ebaluatzen naute?

Hiru ebaluazio mota ditugu:

-Hasierakoa: zein mailatan eta zein taldetan sartu behar duzun jakiteko. Horretarako elkarrizketa bat izanen duzu irakasle batekin.

-Jarraitua: ikastaroan zehar irakaslearekin batera auto-ebaluazioa egingo duzu, zure hutsuneak betetzeko, zure lehentasunak markatzeko, ikasteko moduak aldatzeko…

Mailako proba: ikasturtearen bukaeran (ekainean) euskaltegiak mailako probak

antolatzen ditu A1, A2, B1 eta B2 mailetan. Azterketa horietara edozein ikasle aurkez daiteke.

Azterketa gaindituz gero, ikasleak zein maila duen adierazten duen akreditazioa jasoko du.

  • Zubiarte Euskaltegiko ikasketak ofizialak dira? Ziurtagiririk ematen dute?

Berez ikasketa ez-arautuak dira. Ziurtagiriak bi motakoak dira: asistentzia ziurtagiriak (zein mailatan zauden eta zenbat ordu egin dituzun); eta, mailako ziurtagiriak (zein maila – A1, A2, B1, B2 – duzun). Azkeneko hori lortzeko, mailako proba egin eta gainditu behar duzu.

 

  • Arazorik izanez gero, nora jo dezaket?

Klaseko arazoa bada irakaslearekin hitz egin beharko duzu.

Arazoa irakaslearekin baduzu, hitz egin ezazu ikasketa buruarekin edo zuzendariarekin.

Matrikula arazoa bada, pasa zaitez bulegotik.

  • Liburutegia eta ordenagailu gela nola erabil ditzaket?

Liburutegian liburuak eta bideoak daude maileguan, begiratu noiz dagoen irekita edo galdetu zure irakasleari.

Ordenagailu gela irakaslearekin batera erabiltzekoa da.

  • Zein izanen da nire irakaslea?

Talde guztiak sortu ondoren irakasleen klaustroan esleitzen ditugu; beraz, ikastaroa hasi baino lehen ezin da jakin.

  • Behin kurtsoa hasita, taldez aldatzeko aukera izanen dut?

Bai, beti irakaslearekin mintzatu behar duzu aurretik.

  •  Lehenengo egunean , zer ekarri behar dut klasera?

Ikasteko gogoa.

  •  Zenbat urte beharko ditut euskara ikasteko?

Lehenengo egunetik ikasiko duzu. Prozesu etengabea da.

3 erantzun “Ohiko galderak” sarreran

  1. Urtarrilean egin durante matrikula, noiz izango da mire lehenengo klasea ? Zen eguna da lehenengo niretzat?

  2. Kaixo Marta, oker ezbanago, zure taldea B2 auto-ikaskuntza arratsaldean, beraz edo 23an edo 24ean, bi aukera dituzu, 12. gelan. Izan ongi!

  3. Egunon,
    He visto que hay un grupo de A2 en Buztintxuri y veo que pone Eguerdian, qué horarío suele ser? Cuantas horas?
    Estoy apuntada a Autoikaskuntza B1, pero igual me interesaría ese grupo de Buztintzuri, si no saliese grupo, supongo que podría apuntarme a Autoikaskuntza?
    Eskerrik asko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude