Nor gara?

ZUBIARTE Euskaltegia Nafarroan dagoen euskaltegi publiko bakarra da. 2002 urtean sortua, Nafar Gobernuak MILUZE euskaltegia eta Irakaslegoarendako Birziklai Ikastegia bat egin zuen ZUBIARTE EUSKALTEGIA sortzeko.

Uharte-Iruña herrian dago kokaturik, Zubiarte kalean, herriaren erdi-erdian dago, parke eder batez inguraturik.

2002 urtetik hona, milaka eta milaka ikasle euskaldundu dira gurekin. Gure euskaltegiaren irakasleak esperientzia handikoak dira denak, eta gainera, informazio eta komunikaziorako goi-teknologiaz horniturik gaude.

Metodologia komunikatibo eta dinamikoa erabiltzen dugu. Horretaz gain, gure ikasleek beren ezagutzaren akreditazioa lortzen ahal dute Hezkuntza Departamentuak luzatzen dituen akreditazio ofizialeei esker.

ZUBIARTE Euskaltegiko ikasleen bilakaera 2002tik 2017ra.

Evolución del alumnado del Euskaltegi Zubiarte de 2002 a 2017