2017-2018 ikasturteko matrikula

(castellano)

2017-18 ikasturterako matrikulazio epe berria abuztuaren 28tik aurrera (uda osoan zehar zabalik on-line, gure webgunetik)

Matrikula  webgunean egin behar da : Matrikulazioa  edo euskaltegian bertan (goizean 09:00-13:00, eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiraletan ez).

Zubiarteko ikaslea bazara…

1.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa

    • aukeratu euskara edo castellano
    • erabili Moodleneko erabiltzaile izena eta pasahitza.
    • osatu falta diren datuak: batez ere nortasun agiriaren zenbakia, zerbait aldatu behar baduzu aldatu (posta elektronikoa, telefonoa…)
    • beherago, aukeratu zein maila egin behar duzun (ez badakizu, hitz egin zure irakaslearekin), zein modalitate egin nahi duzun: 10 h, 5h, autoikaskuntza, kanpoko taldea… eta  zein ordutegi nahi duzun.
    • EGA ikastaro trinkoa irailean egin nahi baduzu, aukeratu 5h modalitatea eta gero EGA-irailean (Iraileko ikastaroa eginez gero ikasturte osorako ere plaza erreserbatua izango duzu)
    • Kanpoko talde batean ikasi nahi baduzu, aukeratu lekua ordutegiaren tokian.
    • onartu dena eta berretsi.

2.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria)

3.- Matrikula ordaindu beharko duzu ekainaren 19tik 30 arte euskaltegian edo webgunearen bitartez. Matrikulazioa Ikusi matrikularen prezioak.

 Ikasle berria bazara….

1.- Sartu gure web orrian edo egin euskaltegian bertan (goizean 09:00-13:00, eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiraletan ez). ikusteko zein ikastaro, zein ordutegi ematen ditugun.

2.- Noizbait ikasi baduzu euskara edo zerbait badakizu pasatu behar duzu euskaltegitik (goizean 09:00-13:00, eta arratsaldean 17:00-19:00, ostiraletan ez), irakasle batekin hitz egiteko,  zure maila erabakitzeko; 5 minutuko elkarrizketa izango da. Ondoren euskaltegian bertan egin ahal duzu matrikula. Ezinezkoa bazaizu euskaltegitik pasatzea deitu telefonoz (goizean 09:00-13:00, arratsaldean -ostiralean ez- 17:00-19:00).

3.- Sartu webgune honetan: Matrikulazioa

    • aukeratu euskara edo castellano
    • aukeratu erabiltzaile berria
    • sartu zure datu pertsonalak
    • orri berean, aukeratu zein maila egin behar duzun, zein modalitate egin nahi duzun: 10 h, 5h, autoikaskuntza, kanpoko taldea… eta zein ordutegi nahi duzun.
    • EGA ikastaro trinkoa irailean egin nahi baduzu, aukeratu 5h modalitatea eta gero EGA-irailean (Iraileko ikastaroa eginez gero ikasturte osorako ere plaza erreserbatua izango duzu)
    • kanpoko talde batean ikasi nahi baduzu aukeratu lekua ordutegiaren tokian.
    • onartu dena eta berretsi.

4.- Zure postara mezu bat helduko zaizu matrikulazio datuekin (matrikularen ziurtagiria).

5.- Matrikula ordaindu beharko duzu ekainaren 19tik 30 arte euskaltegian edo webgunearen bitartez. Matrikulazioa Ikusi matrikularen prezioak.

Informazio gehiagorako: 848 431010 telefonoan edo zub.idazkaritza@educacion.navarra.es