Zubiarteko 3. argazki lehiaketako irabazleak

Pilar Vitaller eta Maite Markotegi izan dira 3. edizio honen irabazleak, “ex aequo”, irabazlea aukeratzeko botaketan berdinketa suertatu zelakoz. Sari banaketa heldu den maiatzaren 28an izanen da euskaltegian bertan. Hona hemen saritutako bi argazkiak.

Egilea: Pilar vitaller.Argazkia: “Aita eta alaba Sehaska kanta ikasten”

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egilea: Maite Markotegi. Argazkia: “Elkarlana”

Elkarlana1

Erreniega Ikastetxeko gurasoek ere ikasten dute euskara zentroan

Hona hemen Alreves.net izeneko aldizkari digitalean agertutako artikulua:

Erreniega

Zizur Nagusiko Erreniega Ikastetxeko guraso talde bat euskara ikasten ari da otsailaz geroztik zentroan bertan. Zubiarte euskaltegiak eskaintzen du hastapeneko ikastaro hau astean sei orduz. Gurasoak ahalegin handia egiten ari dira beraien seme-alabentzat aukeratu duten hizkuntzan moldatu ahal izateko. Alrevés-ek Hots Gurasoak guraso elkarteko Dulce Urzainkirekin eta Zubiarteko irakaslea den Karlos Lizoainekin hitz egin du.

Artikulu osoa hemen: 10-11eusk.

Zubiarte Euskaltegiko Euskararen Astea

2012-13 ikasturteko Euskararen astea

2013ko maiatzaren 6tik 9ra 

Egun guztietan erakusketa:

ARGAZKI LEHIAKETA – ARGAZKIAK

Astelehena 6

Asteartea 7

Asteazkena 8

Osteguna 9

Gure ikasleak ere musikari

Hitzaren eguna

Kontzertu interaktiboa

Bertsoak “jaten”

10:30

Mikel Huarriz A1+

Mikel Iriarte B2

10:30

Mintzodromoa

Ikasleak B1, B2,C1.

 

10:30

Oskar Estanga

10:00

Bertso-hamaiketakoa

Eneko Lazkoz

Eneko Fernandez

18:30

Mikel Huarriz A1+

Mikel Iriarte B2

18:30

Euskalerria irratikoak

– Kike Diez de Ultzurrun

– Reyes Ilintxeta

“Euskalerria irratia 25 urte airean”

17:30

Oskar Estanga

17:30

Bertso-askaria

Aimar Karrika

Xabier Silveira

 

Zubiarte Euskaltegiko Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa bat antolatu da Euskararen Astearen barrruan. Saria: urte osoko matrikula bat musutruk

2013ko kartela

ARGAZKI LEHIAKETA

Gaia: Zer da zuretzat euskara ikastea?

Parte hartzaileak: Zubiarte Euskaltegiko guztiok

Aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 3 arte.

Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. Arratsaldekoek bulegoan dagoen irakasleari eman deskargatzeko edo posta elektronikoaz bidali.

Saria: Euskaltegiko urte osoko matrikula musutruk izanen du.

Zu2arte aldizkariko portadan agertuko da ikasleek gehien bozkatu duten argazkia.

Maiatzaren 10ean, botoak jaso eta zenbatu ondoren, jakinaraziko zaio saridunari.

Euskararen astean” (maiatzaren 6 – 9) Euskaltegiko sarreran erakusgai jarriko dira eta ikastalde guztietako partaide bakoitzak gehien gustatu zaion argazkiari botoa behin bakarrik eman ahal izanen dio.

Baldintzak: Argazkiak kamera digitalez egingo dira eta ezaugarri hauei adi:

  • Bereizmena: gutxienez 5 megapixel

  • Lan originalak aurkeztu.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkez ditzake.

  • Argazkiek izenburua izanen dute.

  • Argazkiarekin batera dokumentu batean (gutunazal batean) argazkiaren titulu berarekin idatziko dituzte: Izenburua, izen-abizenak, maila, taldea eta irakaslea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

  • Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. 

  • Arratsaldekook bulegoan dagoen irakasleari emanen dio USBa deskargatzeko, edo, bestela, internetez bidali “zub.idazkaritza@educacion.navarra.es“.

ANIMO ETA DENOK PARTE HARTU!!!!!!!!!!!!!

2013ko apiril/maiatza

 

 

Martxoaren 18an Zubiarte Euskaltegia 18.KORRIKAra

 Sin título-1

ZUBIARTE EUSKALTEGIko ikasle eta irakasleek korrika eginen dute hemen:

KM:  916

Eguna: 2013-03-18  (astelehenarekin)

Ordua:  10:52

Tokia: VERGALIJO –  irteeran.

Anima zaitez KORRIKA egitera!!!!

Euskaltegitik autoetan aterako gara, goizeko 9:15ean.

Batzuk 12:30erako itzuliko dira, beste batzuk beranduago itzuliko dira.


Ikusi mapa handiagoa

Euskaltegiko Neguko Festa

Joan den ostegunean, 2012ko abenduaren 20an, Zubiarte Euskaltegiko Neguko Festa ospatu zen. Sekulako giroa sortu zen egun osoan zehar euskaltegian. Hona hemen argazki batzuk eta bideo bat horren lekuko. Gustatu bazaizu, zabaldu informazio hau  zure lagunen artean, Facebook.,Twitter, eta abar.

 

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=uyiEdZEQ6Hg[/youtube]

Bideoiturria: Xagra “Euskaltegiko Neguko Festa” irakurtzen jarraitu

Sarrera proba

Zer da?
Sarrera proba ikasleek matrikula egin baino lehen burutu behar dute. Hasierako ebaluazio laburra da. Bertan erabakitzen da ikaslea zein mailatan sartuko den (A1, A2, B1, B2 eta C1).
Noiz da?

Ikastaro bakoitzaren hasieran; matrikula egin behar den egunean, hau da, matrikula tramiteak egin baino lehen burutzen da. Bost-hamar minutuko tartean burutzen da.

Nork egin behar duen?

Sarrera proba ikasle guztiek egin behar dute. Dena den, aurreko ikastaroan gurekin ibili badira, edo beste euskaltegi baten agiria ekartzen badute, edo Hasiera mailan sartu nahi badute; ez dute sarrera probarik egin beharko.

Nolakoa da?
Ikasleak ahoz irakasle bati azalduko dio; euskara non (eskolan, etxean, euskaltegian, kalean, bere kabuz…) noiz (duela zenbat urte, nola mantendu duen…)eta nola (barnetegian, astean zenbat orduko ikastaroak…) bereganatu duen, eta baita ikastaro berrirako zein asmo dituen. Atal hau erdaraz egin daiteke.

Gero, irakasleak beharrezkoa ikusten badu, ikasleak ariketaren bat egin beharko du: testu txiki baten laburpena ahoz edo idatziz, gai bati buruz mintzatu…

Zertarako balio du?

Sarrera probaren balio bakarra da ikaslea talde jakin batean kokatzea; hau da sarrera probak ez dio ikasleari inolako agiririk ematen. Gainera, sarrera probak behin behineko hurbilpena da, gero, ikastaroaren lehenengo astean irakasleak eta ikasleak adostuko dute ikasleak talde horretarako mailarik duen ala ez; eta, behar izanez gero, maila eta talde aldaketa egin behar duen.

Prueba de acceso

(euskaraz)

¿Qué es?
La prueba de acceso deben hacerla los alumnos antes de matricularse. Es una breve evaluación inicial. Por medio de ella se decide en qué nivel se matriculará el alumno (A1, A2, B1, B2 y C1).

¿Cuándo se hace?
Al inicio de cada curso; en el mismo día en que se hace la matrícula, un poco antes de formalizarla. Se realiza en 5 o 10 minutos.

¿Quién tiene que hacerla?
Todos los alumnos. No obstante, si han estado el curso precedente estudiando en el euskaltegi, o traen algún certificado de nivel de otro euskaltegi, o si van a matricularse en el nivel inicial (A1), no tienen que hacer este trámite.

¿Cómo es?
El alumno explicará de forma oral: dónde (en la escuela, en casa, en el euskaltegi, en la calle, por su cuenta,…) cuándo (hace cuántos años, cómo lo ha mantenido…) y cómo (barnetegi, cuántas horas a la semana…) ha aprendido euskera, así como qué intenciones tiene para el curso en el que va a apuntarse. Esta parte puede hacerse en castellano. Después, si el profesor lo considera necesario, el alumno realizará algún ejercicio: resumen oral o escrito de algún texto corto, hablar de algún tema…

¿Para qué sirve?
El objetivo de esta prueba es situar al alumno en un grupo correspondiente a su nivel; no se expide ningún tipo de certificado de la misma. Además al ser una primera valoración, una vez empezado el curso, durante la primera semana, el profesor del grupo valorará si el alumno tiene o no nivel para estar en el mismo; de no ser así tendrá que cambiar de grupo.

Calendario 2012-2013 Egutegia

 

 

egun ez lektiboak / días no lectivos
Mailako probak / pruebas de nivel
Ikastaroen hasiera eta bukaerak / comienzo y final de cursos
Matrikula egunak / días de matrícula
2012-2013
Iraila IX Urria X





1 2 1 2 3 4 5 6 7
3 4 5 6 7 8 9 8 9 10 11 12 13 14
10 11 12 13 14 15 16 15 16 17 18 19 20 21
17 18 19 20 21 22 23 22 23 24 25 26 27 28
24 25 26 27 28 29 30 29 30 31









Azaroa XI Abendua XII
1 2 3 4




1 2
5 6 7 8 9 10 11 3 4 5 6 7 8 9
12 13 14 15 16 17 18 10 11 12 13 14 15 16
19 20 21 22 23 24 25
17 18 19 20 21 22 23
26 27 28 29 30 24 25 26 27 28 29 30
31





Urtarrila I Otsaila II

1 2 3 4 5 6



1 2 3
7 8 9 10 11 12 13
4 5 6 7 8 9 10
14 15 16 17 18 19 20
11 12 13 14 15 16 17
21 22 23 24 25 26 27 18 19 20 21 22 23 24
28 29 30 31


25 26 27 28
Martxoa III Apirila IV




1 2 3
1 2 3 4 5 6 7
4 5 6 7 8 9 10
8 9 10 11 12 13 14
11 12 13 14 15 16 17
15 16 17 18 19 20 21
18 19 20 21 22 23 24 22 23 24 25 26 27 28
25 26 27 28 29 30 31 29 30




Maiatza V Ekaina VI


1 2 3 4 5




1 2
6 7 8 9 10 11 12 3 4 5 6 7 8 9
13 14 15 16 17 18 19 10 11 12 13 14 15 16
20 21 22 23 24 25 26 17 18 19 20 21 22 23
27 28 29 30 31

24 25 26 27 28 29 30