Gramatika B2

GAITASUN GRAMATIKALA

Gaitasun gramatikala esaten zaio hizkuntza-erabiltzaileek hizkuntza jakin baten baliabide gramatikalak zuzen, egoki eta eraginkor erabiltzeko eta ulertzeko duen gaitasunari. Bestalde, gramatika-baliabideak hizkuntza baten unitate eta printzipio multzo bat dira, unitate horiek nola erabiltzen eta uztartzen diren arautzen duena: lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta intonazioa, ortografia, morfosintaxia, eta kohesiorako baliabideak.

Atal honetan, euskarazko baliabide gramatikalak mailaz maila zerrendatzen dira, ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako mesedegarri izanen delakoan. Dena den, kontuan hartu behar da zerrenda horiek orientabide hutsa direla, eta komunikazio-jarduerak berak agintzen duela zein baliabide landu behar den kasu bakoitzean. Azken finean, testu-generoak berak, eta dagokion makrofuntzioak eta mikrofutzioak ekartzen du baliabide gramatikala, eta ez alderantziz. Beraz, malgutasun handiz jokatzea komeni da.

Dena den, maila bakoitzeko komunikazio-jarduerak eta testu-generoak aztertuta, ikus daiteke badirela hainbat baliabide gramatikal maila jakin baten izaera islatzen dutenak, eta maiz erreferentzialak izaten direnak maila horri dagozkion egokitasuna, aberastasuna eta zuzentasuna islatzeko.

Segidan eduki horien sailkapena ematen da, neurri handi batean edukiak maila batetik bestera errepikatu gabe, erabilera errazteko. Baina ez da ahaztu behar, maila bakoitzean aurreko mailetan emandako eta landutako baliabideak ere kontuan hartu behar direla; hots, lotura bermatu egin behar dela maila batetik hurrengora.

gora

B2 Lexikoa eta semantika

Hiztegi orokor zabala du, gai ezagun zehatz eta orokorretan (gai orokorrak, aktualitatea, bere intereseko gaiak…). Bere espezialitateko lexiko xehea ere ezagutzen du. Informazio zehatza eta fidagarria emateko moduko gaitasun lexiko-semantikoa du funtzio gehienetan (narratzeko, azaltzeko, ikuspegiak arrazoitzeko…). Hitzen balio semantikoaren gaineko kontrol ona du, eta badu gaitasunik formulazioa aldatzeko, hitz bera ez errepikatzearren, edo hitz egokiago bat ematearren: sinonimo ugari, nahasmena sor dezaketen hitzak, inguruko hizkuntzekin sor daitezkeen interferentziak…

 gora

B2 Fonetika, fonologia eta intonazioa

– Euskaltzaindiaren aholkuak (hastapena): EBAZ (euskara batuaren ahoskera zaindua).

– Fonemak ahoskatzean egon daitezkeen aldaerak ezagutu eta bereizi (kalea/[kalia], astoa /[astua], beha r/[biar], bihar/[bijer]…).

– Intonazioa:

Euskal hitzen berezitasun batzuk:

. Pluralak azentua mugitzen du: [etxéa/étxeàk]

. Aditzak: silaba bakarreko oina duten aditzek azentua hasieran: [sáldu], [hártu], [kéndu]… Gainerako aditzek, bestela: [egín[, [esán], [etórrì]…

. Aditzak jokatzerakoan azentua aldatzen da: [ikási/ikásikò].

. Partikula klitikoak:

.ba eta ez partikulak aditzetan: dator/badator/ez dator [datór/bádatòr /èztatòr]

. ere partikularen izaera klitikoa: zu ere [zúere]…

. erakusleak: [zúre], [alába] > [zuréalabà]

 gora

B2 Ortografia

– Txikigarriak bereizteko egiten diren aldaketak nola idatzi (zuri>txuri, polita> pollita, zakur>txakur…).

– Maileguen egokitzea: /x/-dunak (xenofobia, taxi, testu…); /g/, /j/ eta /y/-dunak (birjina, jogurt…); hasierako /r-/ edo /s-/-dunak (radar, izpiritu, stop…); /o/ edo /u/ bukaera dutenak (titulu, minutu, segundo…).

– Hizki larrien erabilera izenburuetan (Axularren Gero…) eta errealitate bereziak (Lurra Eguzkiaren inguruan dabil;baina, letra xehez, astro adiera hertsitik kanpokoak (Gure eguzki-sistema ez da bakarra…).

– Orduak deklinatuta idaztean.

– Ortografiazko zalantzak (ba-, bait-, arazi…).

– Sigla erabilienak (BEZ, EHU, AEB, EHUko irakasleak, NBen bilera, AEBetako atletak, HIESaren zabalkundea).

gora

B2 Izen-sintagma

1 Izena

Izen motak eta generoa, numeroa, eta kasua: sakontzea eta zabaltzea.

Beste kategoria gramatikalak izen bihurtzea (Bapo eman digute jan-edana…).

Izen eratorriak. Atzizkiak: (k)ari (opari…), (t)eria (tresneria…) ,go (jabego…), ki (beroki…, txerriki…), kizun (ospakizun…), kunde (erakunde…), -tza (nekazaritza…, jendetza…).

Elkartuak:

. Izena + izena (kirol-denda, mari-mutila…); izen eratorria/izena + eratorria (hurbiltze saio, odol emaile…); aditz erroa + izena (logela, idazlan…); aditz erroa + adjektiboa (ezkonberri…); izena + adjektiboa (katagorri, gibelurdin…); partizipioa + partizipioa (joan-etorri, harreman…); izena + aditza (denborapasa…); adjektiboa + aditza (berridatzi…).

Maileguak: aurrizkiak (mikroegitura, krokodiloa…); atzizkiak (burutazio, amorante…).

Onomatopeiak (plista-plasta, kili-kolo, zurrumurru…).

Sigla erabilienak (EAE, AEK, EH, AEB…).

2. Deklinabidea eta galdetzaileak.

Deklinabide osoaren erabilera, izen berezi eta arruntetan (singularra, plurala eta

mugagabea).

Bereziki landuko dira izenordeak, determinatzaile zehaztugabeak eta erakusleak. Kasu guztiak.

– Prolatiboa: -TZAT/TAKO-DAKO (atezaintzat, tontotako…).

3. Izenordainak.

Izenordain arrunten, indartuen, bihurkarien, elkarkarien eta zehaztugabeen erabilera.

4. Determinatzaileak: mugatzaileak eta zenbatzaileak.

Mugatzaileak.

. Erakusle indartuen erabilera (hauxe, horixe…).

Zenbatzaileak.

. Zenbatzaile zehaztuak: zenbait erabilera sendotu: zatikiak (zortzirena),

ehunekoak (ehuneko zazpi…), banatzaileak (seina, bana), zenbait esapide (bospasei, hogei(ren) bat, baten bat).

. Zehaztugabeen erabilera.

. Orokorren erabilera.

5. Adjektibo sintagma .

Izenondoak.

. Elkartuak: aditza + adjektiboa (hasi berri…); adjektiboa + adjektiboa (luze-labur, hotz-bero…).

. Eratorriak. Atzizkiak: bako (ganorabako…), bera (hozbera…), tiar (goiztiar…), gaitz (neurgaitz…).

. Graduazioa: askea (nahiko, oso, guztiz, biziki, gogotik, zeharo…); finkatua (larregi, areago…) eta atzizki bidezkoa (zahartuxe…).

. Konparazioa: are …ago (are txikiago, are handiago…).

. Aditz partizipioa adjektibo gisa (gezur asmatua; oilo errea…).

. Partizipioaz osatutako adjektiboak (Auto lapurtu batean egin zuten ihes…).

Izenlaguna.

. Deklinabide kasuei ko atzizkia erantsita (tontorrerainoko xidorra,

ikasleendako kopia…).

. Izena + (e)ko (hitzeko gizona…); izena + adjektiboa + (e)ko (indar handiko pertsona…); zenbatzailea + (e)ko (egun osoko lana, zenbateko prezioa du?…).

. Posposizio bitartez sorturiko izenlagunak (legearen aurkako/aldeko iritzia,

itzulpengintzari buruzko hitzaldia…).

. Norekiko (kanpotarrekiko harremanak…).

. Norenganako (zaharrenganako begirunea…).

. Norainoko (hemendik aterainoko sugea…).

– Aposizioa

. Izen sintagma osoa aposatuz egiten dena, komunztadura barne. (Asierri, nirekin ateratzen zenari, gertatu zaio hori).

 gora

B2 Aditz-sintagma

ADITZA

– Ezaugarri orokorrak:

. Aditz jokatuak eta ez jokatuak ( Atzo gertatu zena larria izan zen; Atzo gertatutakoa larria izan zen…).

. Hika eta zuka tratamenduak ezagutu (ondo zegok, egongo gaitun…).

. Subjektu – predikatu – atributu – komunztadura finkatzea.

– Indikatiboko orainaldia:

. NOR trinkoak: etzan (datza).

. NOR-NORK trinkoak: iraun (dirau, diraute), erabili (darabilte, darabil…).

. NOR-NORI trinkoak: jario (dariola).

. ZER-NORI-NORK trinkoak: iritzi (deritzozu…).

. NOR-NORI (natzaizu, zatzaizkit...).

– Indikatiboko lehenaldia:

. NOR-NORK trinkoak: ekarri, eraman, pertsona guztiak eta esan/erran (zioen…); pluragileak (neramatzan, zekartzaten…).

– Baldintzazko adizkiak:

. NOR iragana izan (joan balitz, joango zen…), eta trinkoa egon (balego, legoke).

. NOR-NORK: alegiazkoak, ukan (bagintuzu, zintuzkegu…); iraganean, ukan (izan balu, izango zuen…).

. NOR-NORI lehen aldia nor 3. pertsona denean (gustatu izan balitzait, gustatuko zitzaidan…).

. NOR-NORI-NORK lehen aldia (esan balit, esango nion…).

– Aginterako adizkiak:

. NOR: trinkoak: ibili (zabiltza…).

. NOR-NORK:ukan, (nazazue, gaitzazue…) eta trinkoak (egizu, jakizu…).

. NOR-NORI-NORK ukan (iezaiozu, iezazkiozu…) eta trinkoak (egiozu, eutsiozu, emadazu…).

. 1. eta 3. pertsonako agintera (dadila, gaitezen, dezala, dezagun…).

. Zehar agintera aditz jokatuaz (Lehenbailehen buka dezadala eskatu dit).

– Ahalezko adizkiak:

. NOR izan, lehenaldiko alegiazkoa forma guztiak (nintekeen, ninteke…).

. NOR-NORK ukan, lehen aldiko alegiazkoa, NOR hirugarren pertsona denean (zezakeen, lezake…).

. NOR-NORI-NORK, orain (diezaioket…).

. Ahala eta ezina aditz-izenez egina (-t(z)erik/-t(z)ea izan/ukan/egon).

– Subjuntiboa:

. NOR orainaldia, izan (nadin…).

. NOR-NORK orainaldia, ukan (dezadan…).

. NOR-NORI-NORK orainaldia (diezaioten…).

– Aditz-lokuzioak:

. Aditz lokuzioak (logura, haserre, komeni …izan).

. Laguntzailearen elisioa nahi, ezin, behar, esan, eta beste zenbait aditz lokuzio eta esamoldetan (Gauzak hala datozela-eta, guk zer egingo, ba? Konformatu egin behar; Nahi bai, baina bankuak mailegua ukatu zigun eta ezin erosi pisua).

– Aspektua:

. Aspektu burutua adierazteko izan partikularen erabilera (askotan joan izan naiz); partizipio nominalizatua (liburu hori irakurria dut).

. Etorkizuna adierazteko esamoldeak: -t(z)ekoa izan (Bihar joatekoa naiz), -t(z)eko eduki (Ikusteko daukat).

– Aditz-izena:

. -tzetik, (Egitetik libratu gara...)

. nahia – nahi, nahiago- (Osasunak irabaztea nahi dugu / guk irabazi nahi dugu…).

– Bestelako erabilerak:

. Partizipioak: -Ø (Kotxe lapurtu batean egin zuten ihes), -ta (Amaituta ditugu lanak), -(r)ik (Asperturik zebiltzan); erdi, berria, zaharra.. (Erdi galdua dabil; Bazkaldu berria da; Ez da jan zaharra; Ez dugu nora joanik; Ezetz asmatu!).

. Aditz eragileak: -arazi (Ezkonarazi gaituzte), -t(z)era behartu (Hori egitera behartu naute) eta eragin (Barre eragin dit).

. Baimena (Ba al dut sartzerik?; Sar liteke?).

. Partikula modalak aditz laguntzailea eta nagusiaren: bide (Birusa sartu bide zaio ordenagailuan).

ADBERBIO SINTAGMA

– Aditzondoak:

. Denboraren (agudo, harrezkero, arestian, artean…), moduaren (blai, dotore, itsu-itsuan...) eta lekutasunaren adierazpena (hurrean...).

. Aditzaren graduatzaileak (aise irabazi zion).

. Aditziondokoaren gradua (orain/oraintsu, hala/halaxe, berandu/berandutxo/beranduxko).

. Baieztapen, ezeztapen edo zalantza adberbioak (menturaz, itxuraz, apika…).

. Eratorriak: -kiro atzizkia (emekiro).

. gero indargarri gisa (garesti zegok, gero!).

. Iritzi aditzondoak (nonbait…).

– Posposizioak:

. Noren eskatzen dutenak: kontu, esku (Utzi hori nire kontu).

. Nori eskatzen dutenak: so (Itsasoari so zegoen).

. Beharrean (Auto beltza beharrean gorria ekarri).

 gora

B2 Sintaxia

PERPAUS BAKUNA.

5. Harridura perpausak

      • eskerrak (Eskerrak etorri zaren…).

      • gaitz erdi; lastima; alajaina!, bai horixe!

      • errepika (Luze-luzea!…).

      • erlatiboa (Hau sasoia daukaguna!…)

      • eta (Zurea da eta!…).

      • Esamolde indargarriak: gero (Leloa zara, gero!…).

PERPAUS ELKARTUAK.

Juntaduraz.

1. Emendiozkoak:

      • “eta” juntagailua eta deklinabidea noiz errepikatu behar den eta noiz ez (Mikel eta Anek egin dute / Mikelek eta Anek egin dute; haur eta nerabeen artean / haurren eta nerabeen artean…).

      • -ez ezik (Kafea ez ezik tostadak ere hartuko ditut…).

      • distributiboak:

      • zein, nahiz (Hizkuntza bat nahiz bestea, atorra hori zein bestea…).

      • dela…dela (Dela oinez, dela bizikletaz, ederra da mendian ibiltzea…).

      • Zein…zein (Zein kotxez zein trenez, ordu bertsuan iritsiko gara…).

      • Nahiz…nahiz (Nahiz hau nahiz bestea, hartzen duzuna hartuta, gustura ibiliko zara…).

Menderakuntzaz.

1. Perpaus osagarriak

    • Adierazpen perpaus osagarriak :

      • -(e)nik eta –(e)la bereizi (Ez dut uste ezkondua denik / Ez da egia ezkondu dela…).

    • Galde perpaus osagarriak:

      • “ote” indargarria (Ez dakigu zer egin ote duten…).

    • Aditz izenez egindako perpaus osagarriak:

      • – nahia – nahi, nahiago- (Osasunak irabaztea nahi dugu / guk irabazi nahi dugu…).

2. Perpaus erlatiboak:

    • galde hitza eta partizipioa (Ez daukagu zer eginik. Ez dute non lo egin -ez dute lo egiteko tokirik-…).

3. Konparazio perpausak:

    • Berdintasuna:

      • -(e)n bezain (Ez da dirudien bezain gaiztoa…).

      • -(e)n bezalakoa (Zaren bezalakoa izanda, urruti iritsiko zara…).

      • -(e)n adina, -(e)n hainbat (Nahi duzuen adina jan dezakezue…).

      • -(e)n besteko, adinako, bezainbesteko (Ez da normala horrek duen besteko pazientzia izatea…).

      • -(e)n bezainbat, bezainbeste (Nik zuk bezainbeste dakit…).

    • Konparazio erromanikoa (Nolako egurra, halako ezpala; Zer ikusi, hura ikasi…).

4. Ondorio perpausak

    • hain/hainbeste…ezen/non…bait / -eN, (Hain zen toki ederra eta lasaia non paradisuan ginela uste baikenuen…).

5. Baldintza perpausak:

    • Jokatutako aditzen erabilera: alegiazkoa lehen eta orainaldia berezi

    • Aditza jokatu gabe:

      • -(e)z gero (Behar izanez gero…),

      • ezean, ezik(Legea bete ezean, ezin dira aurkeztu. Bidea erakutsi ezik, nekez aurkituko dugu borda hori…)

6. Denbora perpausak

    • Aldiberekotasuna:

      • -la(rik) (Haurra nintzelarik musika ikasi nuen; Oporretan nengoela ezagutu nuen…).

    • Aurrekotasuna

      • – (-n) orduko (Suhiltzaileak agertu orduko errea zegoen dena…)

    • Ondokotasuna:

      • -takoan (Bazkaria amaitutakoan aterako gara…).

      • – (-n) orduko (Zu agertu orduko joango gara…).

      • -tzearekin batera (Ohean sartzearekin batera lokartu da…).

    • Iraupena adieraztekoak:

      • -(e)nez geroztik (Karrera bukatu zuenez geroztik, ez zuen libururik hartu…).

      • -(e)n artean (Haserre zaudeten artean hobe duzue ez elkartzea…).

      • harik eta … arte (Harik eta sendatu arte, geldi egon beharko duzu…).

      • bitartean (Sendatu bitartean, geldi egon beharko duzu…).

7. Helburu perpausak:

    • Aditza jokatu gabe -t(z)earren (Haren maitasuna izatearren prest zegoen…).

    • Aditza jokatua, subjuntibokoak (Erosoago egon zaitezen ekarri dizut burukoa…).

8. Kausa perpausak:

    • Aditza jokatuta

      • -(e)la medio, -(e)la kausa(Zure lagunen gestioak zirela medio lortu zuen dirulaguntza hori…).

      • -(e)nez gero (Garesti samar daudenez gero, gutxi saltzen dira…).

      • -(e)la…-(e)la (Dela lana, dela haurrak, beti berdin, ezin lasai bizi…).

9. Perpaus kontzesiboak:

    • Jokatu gabeko aditzekin:

      • -agatik (esanagatik ez zuen kasurik egin…).

10. Moduzko perpausak:

      • -(e)n aldetik (Irakaslea zaren aldetik esan dezakezu…).

      • -(e)n, eran, legez, antzera, gisan (Egizue zeuek ere besteek egin duten antzera…).

      • -(e)nez (Lehenago esan dudanez, hori ez da egia…).

      • – ba-… bezala (Aberatsak bagina bezala zabiltza erruz gastatzen…).

      • -(e)la(rik) (Sofan erdi-etzanda zegoen, hankak mahai gainean zituela; txiklea jaten ari zela hasi zaigu hizketan…).

      • Aditzaren elipsia (Zigarroa ahoan -zekarrela- igo zen autobusera…).

      • -t(z)eko moduan (Lanean hasteko moduan nago ni!...).

      • ahala (Orduak aurrera joan ahala, esperantza etsipen bihurtu zen…).

 gora

B2 Kohesiorako baliabideak

TESTU-MARKATZAILEAK

– Agurretako formulak (jaun-andreok, lagunok…).

– Aurkezpenak, gairako sarrerak (hasteko esan dezadan, ezer baino lehen, lehenik eta behin, aztertuko dugun gaia, idazlan/mintzaldi honen helburua, ezer baino lehen…).

– Jarraipena (era berean, hariarekin jarraituz, behinik behin, halaber…).

– Balorazioa (tamalez, jakina denez, ez gaude ados horrekin, bat gatoz, sentitzen dugu baina…).

– Nabarmentzea (onartu behar da, dudarik gabe, zer esanik ez, ez dago zalantzarik…).

– Kontrastea (bestela ere, gaia aldatuta, edozein modutan ere, hori horrela izanik ere, gai alde batera utzita…).

– Berriz azaldu (hau da, bestela esanda…).

– Zuzendu (hobeki esanda, beste era batera esanda, zehatz esateko, zehatzago…).

– Gogora ekarri (jakina den bezala, hamaika aldiz esan dugun moduan…).

– Itxiera (amaituko nuke esanez, esandakoaren arabera…).

– Laburbildu eta ondorioak atera (guztira, hartara, honen ondorioz, kontuan izanik…).

– Bukaerako formulak (zure erantzunaren zain…).

PUNTUAZIOA

– Puntua:

. Ez oso ohiko laburduretan: etorb. (etorbidea), stua. (sinatua), K.a. (Kristo aurretik), z.g. (zenbaki gabea), P.-K. (posta-kodea) …

– Koma:

. Menpeko esaldietan, aditz nagusiaren aurretik daudenean, eta galdegaia ez badira (Zuk erosi behar ez baduzu, neuk erosiko dut; Iluntzen duenean, argiak piztuko ditugu). Galdegai direnean edo atzean jartzen direnean ez da komarik jartzen, ordea (Etorri zenean erakutsi zigun; Neuk egingo dut nahi ez baduzu…).

. Perpaus osagarrietan ez da komarik jartzen (Esan zuen kanpora joango zela; Ez zekien zenbat etorriko ziren; Esan duzun bezala egingo dut).

. Aditza isilpean dagoenean (Iñigok baietz esan zuen; Uxuek, ezetz).

– Bi puntuak:

. Loturarik gabeko bi esaldiren artean, aurrenekoa bigarrenaren azalpena bada (Egun hauetan hotz handia egiten du: hona guztion kexa).

. Aurreko hitzak nolabait laburbiltzeko (Ume batzuek 5 opari jasotzen zituzten, beste batzuek 8, eta beste batzuek 10: opari gehiegi direla esango nuke).

– Puntu eta koma:

. Perpaus lokabeak lotzeko (Ez dago zurekin hitz egiterik; ez duzu entzuten).

. Ideia kontrajarriak adierazteko (Zure kotxea ongi dago; nirea, ordea, matxuratuta dago).

. Esaldi juntatuen artean, horietako baten barnean komarik bada (Egun hauetan hotz handia egiten du; eta, hala ere, mahuka motzean ibiltzen da).

Eten-puntuak:

. Zalantza, beldurra, misterioa… adierazteko: Eta ilundu zuenean… Zapla!

. Inoren esanak hitzez hitz aipatzen direnean, esan gabeko zatia ordezkatzeko: Hizlariak azaldu zuen: “Urak lurrazalaren ia hiru laurden estaltzen du (…). Eta gure gorputzaren %61 urez osaturi dago.

– Komatxoak:

. Liburu, artikulu, aldizkari, zinema, antzoki eta abarren izenburuak emateko (“Bilbao-New York-BilbaoKirmen Uribek idatzitako liburua da).

. Atzerriko hitz berriak edo ezezagunak emateko (Filmaren protagonista broker freakybat da).

. Komatxoen edo parentesiaren ondoren, puntua jartzen da (Hauxe esan zion: “Ez al nauzu ezagutzen?”).

– Parentesia edo marra :

. Tartekiak eta iruzkinak mugatzeko (Haren etxean ―aski zabala, nire ustez― denok sartuko gara).

– Marratxoa:

. Liburu, lan artistiko, egunkari, aldizkari, zinema, antzoki, marka-izenak… deklinatzerakoan (Berria-k, Diario de Noticias-ek…).

. Hainbat hitz-elkarketetan marratxoa noiz erabili eta noiz ez (jarleku, udal zerga, liburu () denda, hizkuntza () jarduera…).

HITZ-ORDENA

– Aditza galdegai:

. Aditz konposatuak, EGIN partikularen bidez:

Zer egin duzu liburuarekin?

Liburua, OPARITU EGIN DUT.

. ERE partikularen bidez:

Koldo azkenean etorri ERE etorri da.

. Aditz trinkoak, aditzaren errepikapenaren bidez:

Jakin badakit; etorri badator…

. Aditz trinkoen baieztapena:

Zer egin behar duzu orain?

Ni BANOA paseatzera

. Ezezko aditzak:

Galdetu ere ez du egin.

– Beste fokalizazio osagarri batzuk:

. Errepikapen bidezko fokalizazioa (Irabazi, ez genuen ezer irabazi, baina ongi pasa genuen).

. Zera lokailu fokalizatzailea (Zera esan behar dizut…).

. Galdetzailearen bidezko fokalizazioa: galdetzailea+geroaldia+eta (Nor etorriko, eta Sabino!).

BALIABIDE PARALINGUISTIKOAK

Ahozkoan:

– Ahotsaren modulazio adierazkorra: tinbrea, tonua, intentsitatea eta bolumena, erritmoa eta etenaldiak.

– Onomatopeia lexikalizatuen sorkuntza (korrokada, txorrotxio…).

Idatzian:

– Orriaren diseinu orokorra: testuaren konposizioa, espazioaren antolaketa, orriaren tamaina, testuko elementuen kokapena…

– Testuaren mugak: margenak, lerroarteak, tabulazioak…

– Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartzea (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala): baliabide paratestualak, elementu testual eta paratestualen kokapena, hitz, esaldi eta paragrafoen disposizioa, euskarriak, ohiko ereduak eta txantiloiak…

gora

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude