Gramatika B1

GAITASUN GRAMATIKALA

Gaitasun gramatikala esaten zaio hizkuntza-erabiltzaileek hizkuntza jakin baten baliabide gramatikalak zuzen, egoki eta eraginkor erabiltzeko eta ulertzeko duen gaitasunari. Bestalde, gramatika-baliabideak hizkuntza baten unitate eta printzipio multzo bat dira, unitate horiek nola erabiltzen eta uztartzen diren arautzen duena: lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta intonazioa, ortografia, morfosintaxia, eta kohesiorako baliabideak.

Atal honetan, euskarazko baliabide gramatikalak mailaz maila zerrendatzen dira, ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako mesedegarri izanen delakoan. Dena den, kontuan hartu behar da zerrenda horiek orientabide hutsa direla, eta komunikazio-jarduerak berak agintzen duela zein baliabide landu behar den kasu bakoitzean. Azken finean, testu-generoak berak, eta dagokion makrofuntzioak eta mikrofutzioak ekartzen du baliabide gramatikala, eta ez alderantziz. Beraz, malgutasun handiz jokatzea komeni da.

Dena den, maila bakoitzeko komunikazio-jarduerak eta testu-generoak aztertuta, ikus daiteke badirela hainbat baliabide gramatikal maila jakin baten izaera islatzen dutenak, eta maiz erreferentzialak izaten direnak maila horri dagozkion egokitasuna, aberastasuna eta zuzentasuna islatzeko.

Segidan eduki horien sailkapena ematen da, neurri handi batean edukiak maila batetik bestera errepikatu gabe, erabilera errazteko. Baina ez da ahaztu behar, maila bakoitzean aurreko mailetan emandako eta landutako baliabideak ere kontuan hartu behar direla; hots, lotura bermatu egin behar dela maila batetik hurrengora.

gora

B1 Lexikoa eta semantika

Eguneroko bizitzako gai gehienei buruz jarduteko oinarrizko hiztegia ezagutzen du (harremanak, aisialdia, auzoa…). Testuinguru ezagunetan ohiko beharrak asetzeko moduko gaitasun lexiko-semantikoa du (gertaerak kontatzeko, asmoen berri emateko, iritziak eta azalpenak labur emateko…). Hitzak sortzeko baliabideen kontrol ona du: hitz elkartuak, eratorriak, atzizki eta aurrizkiak… Bestalde, sinonimoen eta antonimoen errepertorioa garatzen hasia da, eta hainbat baliabide lexiko ongi erabiltzen du: esapide lexikalizatuak, sarri erabiltzen diren esamoldeak, maileguen egokitzapena adjektibazioaren graduak…

 gora

B1 Fonetika, fonologia eta intonazioa

– Zailtasunak dituzten fonema txistukariak bereziki landu: /z, s, ts, t/>[x, tx] (zakur [txakur], itsaso [*itxaso]…

– Palatalizazio adierazkorra (xuhur, pollita, goxo, txuri, edder…).

– Arreta jarri zailtasunak dituzten prozesu fonologikoetan:

. /z/-k eragindako aldaketak: (izanez gero [izanezkero], hor zegoen [hortzegoen]…).

. Asimilazioak eta elipsiak (ez luke[eluke]).

. /g/-ren galera (egon [eon]).

. /e/-ren galera (zu eta ni [zu ta ni], ehun eta bi [ehundabi]).

– Intonazioa.

Euskal hitzen berezitasun batzuk:

. Hiru silabako hitzek, azentua bigarren silaban: [erántzun], [etórri]…

. Bi silabako hainbat hitzek azentua hasieran: [órdu], [néska], [písu]…

. Mailegu moldatuak: [dirékzioà], [autómobilà]…

. Hitz errepikatuen intonazioa: gorri / gorri-gorri [górri/gorrí.gorrí]…

 gora

B1 Ortografia

– Geminazioa:

. Izen eta adjektiboetan, bustidura adierazteko: -dd-, -ll-, -tt- (onddo,

pollita/politta, pottoka …).

. Izen berezietan: -dd-, -ll-, -tt- (Anttoni, Maddi…).

h grafia (hau, harri, ahal…).

– Ohiko atzerriko izenen idazkera (Erroma, Bartzelona, Madril, Pirinioak…).

– Zenbakien (bi kilo eta erdi), ordinalen (8.a; 5.ean) eta daten (2007ko; XX. mendea) idazkera.

– Letra larriak eta xeheak nola erabiltzen diren.

. Erreferentzia kardinal hutsak (Hegoaldea, Ekialdea…).

. Egun handien eta erlijio-jaien izenak (Aste Santua, Maiatzaren Lehena…)

– Ortografiazko zalantzak ((e)z gero…).

 gora

B1 Izen-sintagma

1. Izena.

Izen elkartuak: izena + izena (arrain zopa, negu giro, baba-lore, itsasgizon…);

Eratorriak. Atzizkiak: gura (logura…), zain (kutxazain…), zulo (etxezulo…), aro (nerabezaro …), era (errusiera…), kada (betekada…),kari (egunkari…), kuntza (aldakuntza…), tza (harritza…), keta (azterketa…), men/pen (ulermen, askapen…), te (eurite…), di (pinudi…); aurrizkiak: ber- /bir- (berresan…), sasi- (sasieskola…).

Maileguak (bioklima, termometro…).

Generoa: kasu bereziak (maisu/maistra, printze/printzesa …).

Gradua: erlatiboa (mutikote, andereño…).

Numeroa: plural hurbila (neska-mutilok, ikasleok…).

Siglen eta laburduren deklinabidea (BEZa gutxituko dute…).

2. Deklinabidea eta galdetzaileak.

Aurreko mailetan landutakoak sakondu (singularra, plurala, mugagabea).

– Genitibo edutezkoa, mugagabean: NOREN (zein lagunen, zein neskaren…).

– Bizidunen deklinabidea (singularra, plurala, mugagabea):

. Inesiboa: NORENGAN, singularrean, mugagabean eta pluralean (haurra(ren)gan, haurrengan, zein haurrengan…).

. Adlatiboa: NORENGANA (ama(ren)gana, lagunengana, zein neska(ren)gana…).

.Ablatiboa: NORENGANDIK (laguna(ren)gandik, lagunengandik, zein lagunengandik…).

. Adlatibo bukatuzkoa: NORENGANAINO (ama(ren)ganaino, alabenganaino, zein lagunenganaino…).

. Adlatibo norabidezkoa: NORANTZ/NORAT/ NORENGANANTZ (tontorretarantz, etxerat, etxe aldera, alabenganantz, edozein neskarenganantz…).

3. Izenordainak.

Forma indartuak (neu, zeu… neroni, neronek, bera, bere…, ni neu…).

Izenordain zehaztugabeak (edozein, edozeinek, edozeini, edonor, edonork, edozer…).

Galdetzaileak (nortzuk, zertzuk…).

Zehaztugabeak (nor edo nor, zer edo zer, zein edo zein, nornahi, zernahi, zeinahi; beste…).

– Bihurkariak: noren + burua (Ez du bere burua onartzen…).

– Elkarkariak: elkar, absolutuan, soziatiboan eta genitiboan (Elkar ikusi dugu. Elkarrekin etorri gara. Elkarren ondoan eseri gara…); bata bestea (Batak besteari musu eman diote…).

4. Determinatzaileak: mugatzaileak eta zenbatzaileak.

– Mugatzaileak.

. Bat eta –a bereizi (Institutu berria behar dugu, beste institutu bat behar

dugu…).

– Erakusleak (honengana, hauengana…; honengan, hauengan…).

– Zenbatzaileak.

. Zehaztuak: zatikiak (bosten bat, bost seiren …); ehunekoak eta portzentajeak (ehuneko bost, hamarretik bik…).

. Banatzaileak: -na (Zenbana? Bana, bina Disko bana erosi dute); -naka (Launaka sartu dira…); -ko (Gela bakoitzeko lau ikasle atera dira…).

. Zehaztugabeak (ugari, makina bat, zenbait, hainbat…).

. Esapide zenbait (hogeiren bat, baten bat, bizpahiru, bost axola, hamaika

arrazoi…).

5. Adjektibo sintagma.

– Izenondoak.

. Elkartuak: izena + adjektiboa (sudur-luze/sudurluze, ipurtarin…).

. Eratorriak: koi (herrikoi…), kor (sarkor…), erraz (konponerraz…), ezin

(konponezin…), -tiar (goiztiar…).

. Graduazioa: askea (erabat itsusia, txit arina…); atzizki bidezkoa (askoz larriagoa da…).

. Esamoldeak: arena egin (pailazoarena egin…).

. Generoa: kasu bereziak (gizajo/gaixo…).

– Izenlagunak.

. Zenbatzailea + I + (e)ko (bi urteko umea, hiru litroko botila, zenbateko prezioa?…).

– Aposizioa.

. Izen sintagma osoa aposatuz egiten dena, komunztadura barne (Asier, nirekin ateratzen zena, ezkondu egin da; Iruñeak, Nafarroako hiriburuak, ez du metrorik).

 gora

B1 Aditz-sintagma

ADITZA

– Ezaugarri orokorrak:

. Aditzaren egitura: aditz-oina, partizipioa, aditz-izena (etor, etorri, etortze).

. Subjektu – predikatu – atributu – komunztadura:

. Aditzarekin komunztaduran datozen elementuen elipsia ((zuk) (niri) (partiturak) utzi zenizkidan).

. Zenbait aditzen erregimena (begiratu, deitu, eragin, gonbidatu, itxaron, abisatu..)..

– Indikatiboko orainaldia:

. NOR-NORI (dagokio…).

– Indikatiboko lehenaldia:

. NOR trinkoak pertsona guztietan: egon, joan, ibili, etorri (zeunden, zindoazen…).

. NOR-NORK pertsona guztiak (ninduzun, gintuzten…), eta trinkoak: eraman, ekarri 1. eta 3. pertsona (nekarren, zekarren, neraman, zeraman).

. NOR-NORI, NOR 3. pertsona (zitzaidan, zitzaizkidan…).

. NOR-NORI-NORK, pertsona guztiak (nion, zenidan…).

– Baldintzazko adizkiak:

. NOR alegiazkoa: izan (balitz, litzateke…).

. NOR-NORK alegiazkoa: ukan (balu, luke…).

. NOR-NORI alegiazkoa (balitzait, litzaidake…).

. ZER-NORI-NORK alegiazkoa (balit, banio, balizkit, banizkio…).

– Aginterako adizkiak:

. NOR: trinkoak: egon (zaude hor…).

. NOR-NORI-NORK ukan (iezaiozu, iezaiozue…).

. 3. pertsonako agintera trinkoak (doala, dagoela…).

– Ahalezko adizkiak:

. NOR (ninteke, liteke).

– Aditz-lokuzioak (behar izan / nahi izan / ezin izan / ahal izan):

. Ezezkoak eta aspektuak (Ez dut erosi behar izan; Egunero joan behar izaten dut…).

– Aspektua:

. Iraganeko gertakizuna (etorriko zela esan zuen…).

. Ustea: geroaldikoa (Non da Jon? Bere anaiak jakingo du).

. Baimena: geroaldikoa (Utziko didazu sartzen…).

– Aditz-izena:

. -tzeko prest, gogoa, beldurra, asmoa (joateko prest, hondartzara joateko gogoa) .

. -tzen: utzi, ahaztu aditzekin (semeak utzi ditugu telebista ikusten, aitatxiri ahaztu zaio pastela egiten / egitea…) .

. -tzeak, -tzeari (Horrela ikusteak sutan jartzen nau. Erretzeari utziko dio...) .

. -tzearen, -tzearekin, -tzeaz, (egitearen garrantziaz, egitearekin batera, egiteaz harro dago…) .

– Bestelako aditzak:

. Adizkera inpertsonalak (Hemen ez zaigu/digute kasurik egiten; Eguberrietan asko edaten da; ez dago etortzerik…).

– Modu partikulak, aditza nagusia eta laguntzailearen artekoak:

. ote (Berak egin ote zuen?).

. omen/ei (Berak egin omen zuen).

– Ekintzen korrelazioa eta denbora-moduen komunztadura. Denboraren korrelazioa narrazioan (Etxera deitu du/zuen berandu datorrela/etorriko zela esateko).

ADBERBIO SINTAGMA

– Aditzondoak:

. Leku aditzondoak (urruti, gertu, inongo, nonbait, edonon…).

. Modu aditzondoak (honelaxe, ozta-ozta…).

. Denbora aditzondoak (zazpiak jota, uda partean, gazte denboran…).

. Iritzi aditzondoak (jakina).

. Zalantza aditzondokoak (agian, antza, dirudienez, itxuraz).

. Graduatzaileak (zeharo, gogotik, biziki).

. Aditzondo eratorriak: -ki (gardenki, automatikoki), -ka (keinuka, gordeka), -ro (geldiro), -to (ederto), -(r)ik (osorik, hutsik).

. Maila gorena (oso, biziki, asko, izugarri, itzel).

. Absolutua: erabat, guztiz, zeharo).

. Gehiegizkoa (-egi, lar, sobera).

. Beste maila batzuk: erdi, benetan (erdi biluzik kaleratu zen; benetan ondo jo zuten pieza).

. Galdetzaileetatik eratorritako adberbioak (inon, inongo, inondik, inola, inolako, nonbait, nolabait, edonon, edonola…).

. Jarreren adierazpena (nire ustez, bere iritziz, ziur asko, jakina!, noski, zalantzarik gabe, badaezpada ere, dirudienez, itxura denez, hurrean, antza, agian, beharbada…).

. Esamolde adberbialak (hamaika bider…).

– Posposizioak:

. NOR edo partitiboa eskatzen dutenak: falta (ur faltan, diru(rik) falta…).

. NOREN / ZEREN eskatzen dutenak (bidez, bitartez, arabera, beharrean, eske, beharrean, bidez / bitartez, menpe(an), ordez, partez, truk(e)).

. NORI /ZERI eskatzen dutenak: esker (zuri esker).

. Instrumentalarekin ((zerez) gain(era), bestalde(an)).

. Aditz lokuzioak (eske, jabe).

. Denbora adieraztekoak (hemendik aurrera/aitzinera, handik aurrera/aitzinera, barru).

gora

B1 Sintaxia

PERPAUS BAKUNA.

5. Harridura perpausak

    • Erakusleak erabiliz

      • hau da hau! (Hau da hau, eguraldi ederra!…)

      • …hori! (Mugi zaitez alfer hori!…)

      • erakusleak aurretik (Hau zorte txarra!…)

    • Galde-hitzak erabiliz

      • Zer arraio! (Ez gara joango, zer arraio!…)

      • Nola demontre? (Nola demontre esan diozu hori?…)

      • Nolako…!, Zelako…! (Nolako itxura duzun…)

    • Indargarriak erabiliz

      • ea…-n!, (Ea esnatzen zaren!…)

      • bai (Bai zaila dela ariketa hau!…)

    • Interjekzioak erabiliz

      • Arraioa! Alde! Jakina!…

PERPAUS ELKARTUAK.

Juntaduraz.

1. Emendiozkoak:

      • bai…bai (Bai larunbatean, bai igandean, kanpoan bazkalduko dugu…)

      • ez…ez (Ez azaroan, ez abenduan, ez du euririk egin…)

      • ez bakarrik…ere (Ez bakarrik Jon, beste guztiak ere galdu dira…)

3. Aurkaritzakoak:

      • baizik eta (Ez dago etxean, baizik eta bulegoan…).

Menderakuntzaz.

1. Perpaus osagarriak

    • Galde perpaus osagarriak:

      • galde-hitza eta partizipioa (Ez dakit zer egin -ez dakit zer egingo dudan-. Ikusiko dut non lo egin -ikusiko dut non lo egiten dudan-…).

2. Perpaus erlatiboak:

    • Erlatibozko perpausa nor, nork, nori kasuekin burutua (Galdera egin zuena. Mendian galdu zirenek. Bost urte dituztenei…)

    • -( r)iko (Erosiriko egia…)

3. Konparazio perpausak:

    • Berdintasuna:

      • adina (Horrek guk beste daki…)

      • moduan (Bertakoen moduan egiten du ingelesez…)

      • moduko (Zure moduko ikaslerik ez dago…)

    • Desberdintasuna:

      • ez bezala (Zuk ez bezala egin dugu…)

      • honen, horren (Ez duzu horren gaizki egin…).

      • ahalik eta…en (Ahalik eta lasterren…)

    • Konparazio erromanikoa:

      • zenbat eta …ago (Zenbat eta gutxiago jan, hainbat eta lodiago nago. Zenbat eta kirol gehiago egin, orduan eta indartsuagoa izango zara…).

4. Ondorio perpausak

    • Menderagailurik gabe

      • – …, hain da…(Ez du lana bukatuko, hain da alferra…).

5. Baldintza perpausak:

    • Aditza jokatuta (Ikusiko banu, ezagutuko nuke. Ikusi banu, ezagutuko nuen…).

    • Aditza jokatu gabe

      • -(e)z gero (Nahi izanez gero…).

6. Denbora perpausak

    • Aldiberekotasuna:

      • -n guztietan, gehienetan, bakoitzean, (Etortzen zaren guztietan alaitzen nauzu…).

    • Aurrekotasuna:

      • -t(z)erakoan (Kirola egiterakoan berotu behar da).

    • Ondokotasuna:

      • partizipioa + orduko (Kalera atera orduko hasi zuen euria).

    • Iraupena adieraztekoak:

      • -n bitartean (Jaten duzun bitartean, zaude isilik, mesedez…).

      • – (e)netik (Joan zenetik alaiago dago…).

7. Helburu perpausak:

      • -t(z)eko asmotan (Txinara joateko asmotan nabil…).

8. Kausa perpausak:

    • Aditza jokatuta

      • -(e)nez gero (Ezertarako behar ez nuenez gero, bota egin nuen…).

    • Aditza jokatu gabe

      • -t(z)earren (Zenbat emango dizute hori garbitzearren?…).

      • -t(z)eagatik (Zu ikusteagatik etorri naiz…).

      • -t(z)earren (Lehenbailehen bukatzearren egin ditu gauzak horrela…).

9. Perpaus kontzesiboak:

    • Jokatu gabeko aditzekin:

      • -ta ere (Mesedez eskatuta ere, ez zituen gauzak berehalakoan uzten…).

      • arren + partizipio (Etorri arren…).

    • Jokatutako aditzekin

      • -(e)n arren (Galdu dugun arren, ez gaude haserre…).

      • nahiz eta …(e)n (Nahiz eta urruti utzi gaituen, garaiz iritsi gara…).

      • ba-… ere (Gaixorik bazegoen ere, umore ona zuen…).

10. Moduzko perpausak:

      • -(e)n bezala / -(n) bezalakoa (Nahi duzun bezala; nahi duzun bezalakoa…).

      • -n neurrian (Ahal izan dugun neurrian egingo dugu… ).

      • -(e)n moduan ( Egunkariak dioen moduan), -(e)n eran, -(e)nez, -(e)naren arabera (Egunkariak dioenaren arabera…).

 gora

B1 Kohesiorako baliabideak

TESTU-MARKATZAILEAK

– Antolatzaileak:

. Hasiera (aurrena, egun hartan, lehenengo eta behin…).

. Informazioa gehitu (gainera, are gehiago, bestalde, ez hori bakarrik, hau ikusi eta gero, segidan, honetaz gain…).

. Gai aldaketa (dena dela, dena den…).

. Ondorioa (azken finean…).

. Sailkapena (−aldebatetik … bestetik…).

. Indartzea (berriz, berriro diot).

. Adibideak ematea (besteak beste, esate baterako, hau da…).

. Laburtzea (konklusio gisa, laburbilduz, hitz batean…).

. Denbora eta espazioa mugatzeko antolatzaileak (orain dela…, maiz, sarritan, aurreko egunean, antzinean, horren ondotik, biharamunean, handik gutxira, jadanik, dagoeneko, bertan, gibelaldean …).

– Lokailuak:

. Emendiozkoak (behintzat, era/modu berean, gutxienez …).

. Hautakariak (gainerakoan, gainerantzean, aldiz…).

. Aurkaritzakoak (hala ere, hala eta guztiz ere, dena dela/den, berriz, ordea…).

. Ondoriozkoak (hortaz, honenbestez, horrenbestez, hala…).

. Kausazkoak (izan ere, bada, hain zuzen ere…).

PUNTUAZIOA

– Puntua:

. Mendeak adierazteko (XXI. mendea).

. Oso laburdura erabilietan: adib. (adibidez), etab. (eta abar), or.(orrialdea(k)), zenb.(zenbakia), jn. (jauna), and.(andre)

. Punturik ez nazioarteko unitateetan: m (metro), Km (kilometro), g (gramo), ml (mililitro), seg (segundo), min (minutu), h (ordu), …

. Sigletan punturik ez: EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea).

– Koma:

. Azalpenezko menpeko esaldia amaieran dagoenean (Eramango niola esan nion, presa zeukan eta).

. Lokailuak eta lokuzioak, koma artean (ordea, gainera, adibidez, orduan, egia esan, hain zuzen ere, beraz, hau da, azkenean, nire ustez, hala ere, batez ere, azkenean, hasteko…).

. Data idaztean, toki-izenaren ondoren (Iruñean, 2009ko urriaren 20an).

– Eten-puntuak:

. Esaldia bukatu beharrik ez dagoelako (Badakizu nolakoa den…).

Galdera eta harridura zeinuen ondotik komarik ez, baina bai koma edo puntu eta koma (Kaixo!, entzun nuen).

– Komatxoak:

. Hitzez hitzeko aipamenak egiteko (Honela erantzun zion: Hori nire esku”).

. Izengoitiak emateko (“Kaskagorrideitzen diogu).

– Marra luzea: Norbaiten hitzak hitzez hitz ematen direnean narratzailearen hitzak tartekatzeko (—Nondik etorri zara? —galdetu zion—. Oso berandu da).

– Marratxoa:

. Atzerriko hitz ezezagunak deklinatzeko ( Minsk-en).

. Hitz elkartuetan, bigarrena lehendabizikoaren oihartzuna denean (ikusi-makusi, zehatz-mehatz…).

. Errepikapenetan, indargarri (garbi-garbi, txukun-txukun…). Marratxorik ez, ordea, aurrez aurre modukoetan (*aurrez-aurre).

. Hitz elkartuetan, bikoteak osatzeko (joan-etorri; ikus-entzuteko; aurre-atze…).

  • Apostrofea t´erdi hitzean (Agur t´erdi!).

HITZ-ORDENA

– Adjektibo-sintagma: adjektiboaren eskuinetan jartzen diren graduatzaileak (txiki samarra…).

– Perpaus bakunaren hitz-ordena markatua: mintzagaia eta galdegaia:

. Mintzagaia (solasaldiaren markoa; informazio “ezaguna”), esaldiaren hasieran, edo bukaeran (galdegaia+ aditza blokearen aurretik edo atzetik):

Kepak Mireni oparia erosi dio.

Oparia ALDE ZAHARREAN erosi dio.

ALDE ZAHARREAN erosi dio oparia.

. Ezezko perpaus bakunen hitz-ordena:

Aditza galdegai denean hasieran jartzen da:

ETORRI NAIZ Soniarekin

EZ DUT ETORRI NAHI Soniarekin.

Osagarria galdegai denean: ez+ad. lag.+galdegaia+ad. nag.+(lokuzioa):

Ez naiz SONIAREKIN etorri.

Ez dut SONIAREKIN etorri nahi.

. Perpausaren hainbat osagai indartu, ordena markatuan:

Izenordaina+aditza (Kotxea NERONEK eman nion).

Erakuslea+aditza (HAUXE da erosi nahi dugun etxea)

Adberbioa+aditza (HANTXE ikasi nuen nik ere)

Aditzaren baieztapena/ezeztapena+aditza (BADAKI zein den; EZ GOAZ herrira).

– Beste fokalizazio osagarri batzuk:

• Harridura hitzak erabilita (A ze suertea daukaten batzuek!; Hi haiz hi!). A zer nolako esamoldea (A zer nolako jenioa duzun!).

• Errepika (Neka-neka eginda heldu zen; Jan eta jan egon gara).

• Luzaketa fonikoa (Eneee! Edeeeerra da, gero!),

• Silaba-kolpeak (Nola esan behar dizut? EZ-DE-LA-NI-RE-RRU-A!).

• Lexiko indartua (izugarri garestia; sekulako kotxea).

– Erlatiboaren kokagunea: Izen-sintagman: det.+adj.+Erlatibozko perpausa+adj.+det. (belarri luzeak dituen txakur txuri hori/txakur txuri hori, belarri luzeak dituena).

– Aditz deklaratiboak (esan, agindu, proposatu…) hasieran jarri ohi dira esaldi konposatuetan (Esan du egingo duela; Azaldu du ardoa nola egiten den).

BALIABIDE PARALINGUISTIKOAK

Ahozkoan:

-Ahotsaren modulazio komunikatiboa: tinbrea, tonua, intentsitatea eta bolumena, erritmoa eta etenaldiak.

– Euskarazko onomatopeia ohikoenak (danba, plisti-plasta, klask, zipli-zapla…).

Idatzian:

– Osagarri grafikoak: eskemak, mapa kontzeptualak, organigramak, krokisak, dokumetu-mapak…

– Formak: marra estiloak, geziak, bandak, lotura-marrak, estekak…

– Ezaugarri tipografikoak:

Letrak: estiloa (beltza, etzana, azpimarratua), tipoa, tamaina…

Koloreak: marra koloreak, letra koloreak, kolore betegarriak…

Ertzak eta itzaldurak

– Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartzea (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala): baliabide paratestualak, elementu testual eta paratestualen kokapena, hitz, esaldi eta paragrafoen disposizioa, euskarriak, ohiko ereduak eta txantiloiak…

gora

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude