Gramatika A2

GAITASUN GRAMATIKALA

Gaitasun gramatikala esaten zaio hizkuntza-erabiltzaileek hizkuntza jakin baten baliabide gramatikalak zuzen, egoki eta eraginkor erabiltzeko eta ulertzeko duen gaitasunari. Bestalde, gramatika-baliabideak hizkuntza baten unitate eta printzipio multzo bat dira, unitate horiek nola erabiltzen eta uztartzen diren arautzen duena: lexikoa eta semantika, fonetika, fonologia eta intonazioa, ortografia, morfosintaxia, eta kohesiorako baliabideak.

Atal honetan, euskarazko baliabide gramatikalak mailaz maila zerrendatzen dira, ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako mesedegarri izanen delakoan. Dena den, kontuan hartu behar da zerrenda horiek orientabide hutsa direla, eta komunikazio-jarduerak berak agintzen duela zein baliabide landu behar den kasu bakoitzean. Azken finean, testu-generoak berak, eta dagokion makrofuntzioak eta mikrofutzioak ekartzen du baliabide gramatikala, eta ez alderantziz. Beraz, malgutasun handiz jokatzea komeni da.

Dena den, maila bakoitzeko komunikazio-jarduerak eta testu-generoak aztertuta, ikus daiteke badirela hainbat baliabide gramatikal maila jakin baten izaera islatzen dutenak, eta maiz erreferentzialak izaten direnak maila horri dagozkion egokitasuna, aberastasuna eta zuzentasuna islatzeko.

Segidan eduki horien sailkapena ematen da, neurri handi batean edukiak maila batetik bestera errepikatu gabe, erabilera errazteko. Baina ez da ahaztu behar, maila bakoitzean aurreko mailetan emandako eta landutako baliabideak ere kontuan hartu behar direla; hots, lotura bermatu egin behar dela maila batetik hurrengora.

gora

A2 Lexikoa eta semantika

Egoera eta gai ezagunei buruzko jarduera arruntetan parte hartzeko moduko gaitasun lexiko-semantikoa du (osasuna, kirola, oporrak, bidaiak…). Eguneroko trukeetan moldatzeko adina hiztegi du (argibideak emateko, deskribapen eta kontaketa errazak egiteko…). Elementu lexikoen kategoriak ongi samar bereizten eta baliatzen ditu: izen zenbakarriak eta zenbakaitzak; bizidunak eta bizigabeak; generoa eta gradua… Atzizki eta aurrizki ohikoenak erabiltzen ditu, eta baita hainbat hitz elkartu ere.

 gora

A2 Fonetika, fonologia eta intonazioa

– Kontsonantezko taldeen ahoskera (antz, hortz, nork…).

– Prozesu fonologikoak:

. Palatalizazioa (/is/>[ix] isilik>[ixilik], /in/> /iñ/ mina>[miña]).

. Bokal epentesia: /e/ (Ixabelek, lurrean, zaharrean…).

. Kontsonante epentesia: /r/ (hirurehun, lauretan…).

. Ahostuntzea (berrehun eta bost>[berrehundabost]).

. Asimilazioak eta elipsiak (ez dira/[eztira], ez naiz/[enaiz], badator/[baator], ez ba/[ezpa]).

– Intonazioa.

Euskal hitz luzeen azentu bikoitza:

. Lau silabakoak: [mendíllorrì] *[mendillórri], [osásunà] *[osasúna]…

. Bost silabakoak: [emákumeà] *[emakuméa], [etórkizunà] *[etorkizúna]…

 gora

A2 Ortografia

– Maileguen moldaketa:

. Txistukariak: –s->-ts-, -z->-tz- (bertso, poltsa, dantza…).

. –ción>-zio bukaera (nozio); -sión>-sio (ilusio); -on>-oi (balkoi); -ado>-atu (estatu…).

– Letra larrien eta xeheen idazkera: izen arruntak eta bereziak.

– Fonema berezien transkribaketa: /ll/ (koadrila…)…

 gora

A2 Izen-sintagma

1. Izena.

– Zenbakarriak (etxe, katu…) eta zenbakaitzak (min, hotz…).

– Eratorriak. Atzizkiak: -keria (pellokeria…), -tasun (batasun…), -aldi (merkealdi…), -gai (salgai…), -gintza (etxegintza…), -gin/-kin (hargin, okin…); aurrizkiak: anti- (antisorgailu…), aurre- (aurreikuspen…), des- (deskontu…), kontra- (kontraeraso…), ez- (ezbehar…).

– Izen elkartuak: -alde (mendialde…), -leku (pilotaleku…), -toki (jolastoki…).

– Generoa (seme/alaba, neska/mutil, zaldi/behor…).

– Gradua: absolutua (etxe…) eta erlatiboa (etxetxo…).

– Sintagmako elementuen ordena:

. Izenen aurreko determinatzaileak (lehen, bigarren…).

. Izenen ondorengo determinatzaileak (bat, erdi…).

2. Deklinabidea.

– Izen bereziak eta arruntak: mugagabea (absolutu, ergatibo, datibo kasuetan). Bukaeran –a organikoa duten hitzak, eta kontsonantea eta diptongoa dutenak.

. Absolutua: NOR (zein gizon, hamar etxe).

. Ergatiboa: NORK (zein haurrek, zenbat etxek…).

. Datiboa: NORI (zein gizoni, zein neskari…).

. Inesiboa: NON (zein etxetan…).

– Izen bereziak eta arruntak: singularrean eta pluralean.

. Inesiboa: NON (mendietan…).

. Adlatiboa: NORA (mendietara…).

. Ablatiboa: NONDIK (mendietatik…).

. Soziatiboa: NOREKIN (haurrekin…).

. Genitibo leku-denborazkoa: NONGO/NOIZKO (etxeetako, urteetako…).

. Destinatiboa: NORENTZAT/NORENDAKO (haurrentzat / haurrendako…).

. Adlatibo bukatuzkoa: NORAINO (Uharteraino, kaleraino, tontorretaraino…).

. Adlatibo norabidezkoa: NORANTZ (Lapurdirantz, etxerantz…).

. Motibatiboa: ZERGATIK, NORENGATIK (lagunengatik…).

. Instrumentala: NORTAZ/ZERTAZ (Josunez, zure boligrafoaz, haurrez…).

. Birdeklinabidea: NORAKO (etxerako lanak…).

– Orduen deklinabidea (Zein ordutan? Ze(r) ordutatik ze(r) ordutara? −Lauretatik seietara. Ze(r) ordu arte?).

3. Izenordainak.

– Izenordain zehaztugabeak:

. Galderetan (inor (ez), ezer (ez) , deus ez, inon (ez), inora (ez), inondik (ez),

inorekin (ez), inori (ez), inorentzat (ez)…).

. Baiezkoetan eta galderetan (zerbait, norbait, zerbaitek, norbaitek, zerbaiti, norbaiti…).

4. Determinatzaileak: mugatzaileak eta zenbatzaileak.

– Mugatzaileak.

. Erakusleak (honengatik, hauengatik…).

– Zenbatzaileak.

. Zatikiak (erdi, laurden, heren…).

. Esapide zenbait (bizpahiru, hiruzpalau, gutxi gorabehera, ehunka, 

milaka…).

. Zenbatzaile zehaztugabeak (hainbeste, gehiegi, gutxiegi, pilo bat, apur bat…).

5. Adjektibo sintagma.

– Izenondoak.

. Huts izenondoa (kafe hutsa, alkohol hutsa, poltsa hutsa…).

. Eratorpena. Atzizkiak: -garri (harrigarri…), -ti (beldurti…), -gabe (lotsagabe…).

. Errepikapenak (beltz-beltza, arin-arina…).

. Graduazioa: askea (handi samarra, izugarri handia, alfer hutsa…); atzizki bidezkoa: -egi, -ago (handiegia, gero eta handiagoa…).

– Izenlagunak.

. Nominalizazioa + -(e)ko (kaleak garbitzeko makina…).

– Aposizioa.

. Izen sintagmaren barnean gertatzen dena, izen bati beste izen bat –edo gehiago– aposatzen zaionean (Erronkariko tenore Julian Gaiarre euskalduna zen…).

 gora

A2 Aditz-sintagma

ADITZA

– Ezaugarri orokorrak:

. Aditz iragankorrak eta iragangaitzak: NOR-NORK, NOR-NORI-NORK, NOR eta NOR-NORI aditzak bereizi (sartu du, sartu dio, sartu da, sartu zaio).

– Indikatiboko orainaldia:

. NOR-NORK ukan (nauzu, nau, nauzue, naute, zaitut, zaitugu, zaituzte, gaitu, gaituzue, gaituzte) eta trinkoak: ekarri, eraman, erran/esan, irudi, (dakar, darama, dio,badirudi, dirudienez…).

– Indikatiboko lehenaldia:

. NOR izan aditzarekin, eta trinkoak: egon, joan, ibili, etorri (nengoen, zegoen, nindoan, nenbilen, nentorren,…).

. NOR-NORK ukan aditzarekin, eta trinkoak: eduki, jakin (neukan, nekien…).

. NOR-NORI, izan (zitzaidan, zitzaizkidan…).

. NOR-NORI-NORK, ukan (nion, nizkion…).

– Aspektua:

. Iragan burutua (joan nintzen…).

. Iragan ez burutua (joaten nintzen…).

. Lehenaldiko puntukaria eta trinkoak (egiten ari naiz, egiten ari nintzen, nenbilen, zenbiltzan…).

– Aginterako adizkiak:

. NOR-NORI-NORK (galdeiozu, esaiozu…).

– Ahalezko adizkiak:

. NOR (naiteke, zaitezke…).

. NOR-NORK (dezakegu, ditzakegu…).

– Aditz-lokuzioak:

. Aditz lokuzioen aspektua (nahi izan, nahi izaten, nahi izango = nahiko,nahi).

. Lehen aldia (ari izan, bizi izan, nahi izan, balio izan, behar izan, ahal izan, ezin izan..).

. Zenbait aditz lokuzio ( logura naiz, haserre naiz…).

– Aditz-izena:

. -tzea espero, erabaki eta pentsatu aditzekin (Erabaki dugu harekin ez joatea).

– Bestelako erabilerak:

. Modu partikulak, aditza nagusia eta laguntzailearen artekoak: -al (Berak egin al zuen?).

ADBERBIO SINTAGMA

– Aditzondoak:

. Modu aditzondoak (inola, inolako, ederki/ederto…).

. Denbora aditzondoak (sekula ez, betiko…).

. Aditzaren graduatzaileak (erabat, guztiz, ikaragarri, izugarri…).

– Postposizioak:

. NORI eskatzen dutenak: buruz, begira (filosofiari buruz, zuri begira nago..).

. NON eskatzen dutenak: zehar, gora/behera (kalean gora, basoan zehar…).

. NOREN eskatzen dutenak: zain, bila (autobusaren zain; amaren bila).

 gora

A2 Sintaxia

PERPAUS BAKUNA.

3. Galdera perpausak:

    • “Bai/ez” erantzuna eskatzen dutenak, “ezta” partikula erabiliz (Bilbokoa zara, ezta?…).

    • Galde-hitza dutenak (Zenbatean daude sagarrak?…).

5. Harridura perpausak izenordain erakusleak erabiliz:

      • zein (Zein polita den!… ).

      • Interjekzioak (Noski!).

PERPAUS ELKARTUAK.

Juntaduraz.

1. Emendiozkoak:

    • baita…ere/ere ez, baita ere/ ezta ere (Koldo etorri da, baita Miren ere…).

2. Hautakariak:

    • edo…edo (Edo etorri da edo galdu da…).

3. Aurkaritzakoak:

    • baizik ( Ez da alaba etorri, ama baizik…).

Menderakuntzaz.

1. Perpaus osagarriak

    • Adierazpen perpaus osagarriak:

      • Baietz/ezetz (Baietz uste dut…).

      • -(e)nik: (Ez dut uste pozik dagoenik…).

    • Galde perpaus osagarriak:

      • -(e)n ala ez (Ez dakit etorri den ala ez…).

      • ea… -(e)n (Galdeiozu ea zer nahi duen…).

    • Aditz-izenez osaturiko perpausak

      • -tzea espero, erabaki, pentsatu aditzekin (Erabaki dugu harekin ez joatea…).

2. Perpaus erlatiboak:

    • Erreferentedun deklinatua:nor, nork, nori, noren… (Kalea garbitzen duen gizona / gizonari…).

    • -tako(a)/-dako(a) (Goizean erositako ogia…).

3. Konparazio perpausak:

    • Berdintasuna:

      • bezalako(a) (Zurea bezalako telefonoa erosi dut…)

      • bezain / adina (Hori bezain polita da/ Zuk adina jan dut…)

    • Desberdintasuna:

      • baino…-ago(ak) / gehiago, gutxiago (Zu baino gazteagoa da. Esneak txokolateak baino gutxiago balio du…).

      • (r)rik …..-en(a) ( Mendirik altuena…).

    • Konparazio erromanikoa:

      • gero eta …-ago (Gero eta ederrago zaude, laztana…).

      • hain, hainbeste (Ez dira hain onak; ez dugu hainbeste ikasi behar…).

5. Baldintza perpausak:

      • -t(z)en ba- (Zu etortzen bazara, ni ere etorriko naiz…) .

6. Denbora perpausak

    • Aldiberekotasuna:

      • -nean (Etorri naizenean hemen zegoen…), -tzean (Etortzean esango diot…).

      • -(e)n bitartean (Afaria prestatzen dugun bitartean hitz egingo dugu…).

    • Aurrekotasuna:

      • baino lehen (Zu etorri baino lehen joan da…).

    • Ondokotasuna:

      • bezain laster /eta berehala (Baimena lortu bezain laster joango da. Etorri eta berehala joan da…).

    • Iraupena adieraztekoak:

      • bitartean (Bazkaldu bitartean ez da hitz egin behar…).

8. Kausa perpausak:

    • aditza jokatua:

      • -(e)la eta (Auto-istripua dela eta, ez da etorri…).

    • aditza jokatu gabe:

      • -t(z)eagatik (Korrika ibiltzeagatik gertatu zaizu…).

9. Kontzesio perpausak

      • “nahiz eta” jokatu gabeko aditzekin: (Nahiz eta hori jakin….).

 gora

A2 Kohesiorako baliabideak

TESTU-MARKATZAILEAK

– Antolatzaileak:

. Hasiera (hasteko, lehenik, lehendabizikoa…).

. Amaiera (bukatzeko, amaitzeko, azkenik…).

. Ondorioa (beraz…).

. Kausa (horregatik…).

. Adibideak emateko (esaterako, esate baterako…).

. Denbora (txikitan, gaztetan…).

. Espazioa (aitzinean, gibelean, goiko aldean, azpiko aldean…)

– Lokailuak:

. Emendiozkoak (baita ere/ere/ere bai, bestalde…).

. Ondoriozkoak: beraz, orduan… (No dago, orduan?).

. Kausazkoak: zeren, ze, zergatik… (Hori ez da harritzekoa, zeren ez du ezagutzen).

PUNTUAZIOA

– Koma:

. baina-ren aurrean (ez naiz joango, baina deituko dizut).

. bai edo ez bat baino gehiago jarraian daudenean (Ez da beltza, ez gorria, ez zuria.).

. Juntadurazko esaldiak lotzeko, nahasgarri izan ez dadin (Gaur denok mendira joango gara, eta bihar egun librea izango dugu).

. Aposizioetan (Josu, Martaren laguna, atzo ikusi genuen).

– Bi puntuak:

. Gutun, postal eta mezu elektronikoetako hasierako agurretan (Adiskide maitea:).

. Hitzez hitzeko aipamenetan (Eta esan zion: Ez nago ados”).

– Parentesia (edo marra luzea):

. Adibideak emateko (Gehienak etorri ziren: Aitor, Tomas, Lurdes…).

. Parentesi barrukoak ez du komunztadurarik behar esaldi nagusiarekiko (Josuri −Zizurren bizi dena− eman diogu).

– Galdera eta harridura zeinuak:

. Harriduraz egindako galdera (Atzo eman zeniola!?).

– Marratxoa:

. Hitz elkartuetan, bikoteak osatzeko, batez ere izen eta adjektiboekin (senar-emazte, anai-arreba, zuri-beltza…).

HITZ-ORDENA

– Aditz-sintagma:

. Galderazko al partikula aditz perifrastikoetan (Koldo etorri al da?), eta trinkoetan (Ba al duzu dirurik?).

. Aditz lokuzioen tartekia aditzaren barnean ezezkoetan (lan egin, joan behar…): IS+ez+ad. laguntzailea+IS+ad. nagusia (Jonek ez du lanik egiten).

– Perpaus bakunaren hitz-ordena: ordena markatu eta ez markatua:

. Ordena ez markatua: Subjektua+Osagarria+Aditza (Joseba kalean dago).

. Ordena markatua: galdegaia aditz aurrean.

NON dago Joseba?

Joseba KALEAN dago.

NOR dago kalean?

JOSEBA dago kalean.

. Aditza galdegaia denean, hasieran jartzen da (Ez dut joan nahi etxera, Ez noa Karmenekin).

BALIABIDE PARALINGUISTIKOAK

Ahozkoan:

– Gorputzaren hizkuntza, hizkuntza-baliabideen osagarri: keinuak aurpegiarekin edota eskuekin, gorputzaren jarrerak, begirada, gertutasuna/urruntasuna…

– Ahotsa: Galdegaia intonazioaren bidez indartzea. Esapide batzuk nabarmentzeko intentsitatea eta bolumena baliatzea. Onomatopeia ez lexikalizatuak, hitzak eta esaldiak ordezkatzeko (mm, ee, puff…).

Idatzian: baliabide paratestualak, hizkuntza-baliabideen osagarri:

– Ilustrazioak: argazkiak, marrazkiak…

– Osagarri grafikoak: taulak, diagramak..

– Irudiak: logotipoak, ikonoak, emotikonoak…

– Mailari dagozkion testu-generoen formatuak kontuan hartzea (ikus 4.2.1.1. Testu-generoak atala): baliabide paratestualak, elementu testual eta paratestualen kokapena, hitz, esaldi eta paragrafoen disposizioa, euskarriak, ohiko ereduak eta txantiloiak…

gora

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude