Ikastaroak

(castellano)

Zubiarte euskaltegian ikastaro eskaintza zabala dugu

  • 4 eguneko ikastaroak

Goizean (9:15-11:45); astean lau egunetan (ostiralean ez dago klaserik). Taldean ikasteko eta erritmo egokian aurreratzeko aproposak. A1, A2, B1 eta B2 mailetan eskaintzen ditugu. Prezioa: urte osoa: 135 € (110 € ikasle ohiak)

 

  • 2 eguneko ikastaroak

Astean bi egunetan ematen ditugu: astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean. Goizean (9:15-11:45),  arratsaldean (17:00-19:30) eta arratsean 19:30-21:30). Maila guztietan eskaintzen ditugu. Txandaka ibiltzeko aukera dago. EGA titulua prestatzeko ikastaroa ere bai. Prezioa urte osoa: 102 € (76 € ikasle ohiak)

  • Kanpoko ikastaroak

Talde hauek erakunderen batek (guraso elkarte, udal, kultur elkarte…) proposatuta antolatzen ditugu. Klaseak elkartearen egoitzan (eskolan…) ematen ditugu. Astean 3 egunetan eguerdian (15:00-16:30) edo astean bi egunetan (astearte eta ostegunean) arratsaldean edo gauean. Ordutegiak  egokitu egiten ditugu taldearen beharretara.  2017-2018an ikastaro hauek izan ditugu:  Hegoalde ikastola (Arrosadia),  Orkoien,  Sarriguren,  Amaiur ikastola (Iturrama), Patxilarrainzar (Arrotxapea) eta Antsoain.  Galdetu zure inguruko eskolan edo zure udaletxean, euskara zerbitzuan. Gogoratu taldea osatu behar da aurretik. A1, A2, B1 eta B2 mailetan eskaintzen ditugu. Prezioa urte osoa: 102 € (76 € ikasle ohiak)

  •  Astean egun bat. Autoikaskuntzako ikastaroak.

Ordutegi finkorik ez baduzu, edo klasera joateko zailtasunik baduzu (distantzia, ordutegiak…) hauxe da zure ikastaroa. Astean behin eta zuk aukeratutako orduan eta egunean mintzatzeko bi orduko klasea izango duzu euskaltegian, gainerako guztia (ariketak, irakurri, entzun, ikasi, idatzi…) zure kabuz edozein tokitan eta ordutan  Moodle programaren bidez. Maila guztietan eskaintzen ditugu. Prezioa urte osoa: 87 € (61 € ikasle ohiak)

 

  • EGA azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa irailean

EGA prestatzeko ikastaro berezia, abuztuaren bukaera aldean hasi eta irailaren bukaeran amaitu. Astean lau egun, egunean 3 ordu, goizez edo arratsaldez. Urrian ikastaro arruntean jarraitzeko aukera. Prezioa:  36 €

Zuretako egokia den ikastaroa aurkitzen ez baduzu, egiguzu proposamen bat eta aztertuko dugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude