Ikastaroak

(castellano)

 

Aurtengo eskaintzaren ordutegiak kontsultatzeko: 2018-2019ko eskaintza

  • 2 eguneko ikastaroak

Astean bi egunetan ematen ditugu: astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean. Goizean (9:15-11:45),  arratsaldean (17:00-19:30) eta arratsean 19:30-21:30). Maila guztietan eskaintzen ditugu. Txandaka ibiltzeko aukera dago. EGA titulua prestatzeko ikastaroa ere bai.

Prezioa urte osoa: 95 € (70 € ikasle ohiak)

  • 4 eguneko ikastaroak

Goizean (9:15-11:45); astean lau egunetan (ostiralean ez dago klaserik). Taldean ikasteko eta erritmo egokian aurreratzeko aproposak. A1, A2, B1 eta B2 mailetan eskaintzen ditugu.

Prezioa: urte osoa: 130 € (105 € ikasle ohiak)

  • Astean egun bat. Autoikaskuntzako ikastaroak.

Ordutegi finkorik ez baduzu, edo klasera joateko zailtasunik baduzu (distantzia, ordutegiak…) hauxe da zure ikastaroa. Astean behin eta zuk aukeratutako orduan eta egunean mintzatzeko bi orduko klasea izango duzu euskaltegian, gainerako guztia (ariketak, irakurri, entzun, ikasi, idatzi…) zure kabuz edozein tokitan eta ordutan  Moodle programaren bidez. Maila guztietan eskaintzen ditugu.

Prezioa urte osoa: 80 € (55 € ikasle ohiak)

  • EGA azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa irailean
  • EGA prestatzeko ikastaro berezia, abuztuaren bukaera aldean hasi eta irailaren bukaeran amaitu. Astean lau egun, egunean 3 ordu, goizez edo arratsaldez. Urrian ikastaro arruntean jarraitzeko aukera.

    Prezioa:  36 €

  • Kanpoko ikastaroak

Aurtengo eskaintza zehatza jakin nahi baduzu joan hona: Kanpoko eskaintza 2018-2019

Talde hauek erakunderen batek (guraso elkarte, udal, kultur elkarte…) proposatuta antolatzen ditugu. Klaseak elkartearen egoitzan (eskolan…) ematen ditugu. Astean 3 egunetan eguerdian (15:00-16:30) edo astean bi egunetan (astearte eta ostegunean) arratsaldean edo gauean. Ordutegiak  egokitu egiten ditugu taldearen beharretara. Galdetu zure inguruko eskolan edo zure udaletxean, euskara zerbitzuan. Gogoratu taldea osatu behar da aurretik. A1, A2, B1 eta B2 mailetan eskaintzen ditugu.

Prezioa urte osoa: 95 € (70 € ikasle ohiak)

Zuretako egokia den ikastaroa aurkitzen ez baduzu, egiguzu proposamen bat eta aztertuko dugu

2 erantzun “Ikastaroak” sarreran

  1. Egun hon.

    Ene familia euskara ikasi nahi du, bena Katalonian bizi gira, Andorrako inguruan.
    Kurtso zerbait al baduzu eskentzeko ?
    Eskerrik hanitx.

    1. Egunon, bada kurtso bat auto-ikaskuntza izenekoa, on-line egin daiteke lan gehiena, baina gero bada ere egun bat klase. Klasera etortzea ez da beharrezkoa. Ez dakit hau izan daitekeen konponbide bat zuentzako.

      Izan ongi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude