Mailako probak

(castellano)

Zer da? Zertarako da?

Mailako probak euskara maila zertifikatzeko balio du. Balio ofiziala du. Lau maila zertifikatzen ditugu: A1, A2, B1 eta B2.

 Noiz da?

 Urtean behin egiten dugu, ekainean.

 Nork egin behar du?

Aurkeztea librea da. Hori bai, egin ahal izateko Zubiarte euskaltegian matrikulatuta egon behar duzu.

 Nolakoa da?

Bi atal ditu: ulermena eta idazmena neurtzekoa (idatzizko azterketa) eta mintzamena neurtzekoa (ahozko azterketa)

 Zein balio ditu?

 Gainditzen duenak Zubiarte euskaltegiaren eta Nafarroako gobernuaren ziurtagiria jasoko du.

2016eko informazioa

Mailako probak

.- Mailako proba hauen helburu nagusia ikasleen euskarazko hizkuntza gaitasuna neurtzea eta ziurtatzea da; hots, proba hau gaindituz gero, ikasleari zein euskara maila duen dioen ziurtagiria emango dio Zubiarte euskaltegiak eta Nafarroako Gobernuak. Proba hau ikasleak erabil dezake bere euskara maila zein den jakiteko.

.- Probak ekainean egingo dira.

 – Probara aurkeztu ahal izateko izena eman behar da idazkaritzan, edo WEb orrian (Moodle)

 – Azterketak bi zati ditu,  entzun-idatzizkoa, goiz batean egitekoa; eta ahozkoa, bestea (ordua aukeratu daiteke).

 – Ikasleek beren nortasuna ziurtatuko duen agiriren bat aurkeztu beharko dute.

 – Idazteko materiala izan ezik ez dute beste materialik izango (liburu, hiztegi, telefono…)

– ahozko azterketa grabatuko da.

 – Azterketa atal bakoitzeko emaitzak ez dira gordeko hurrengo deialdietarako.

 – Emaitzarekin ados ez dagoenak erreklamazioa egin dezake bere proba berrikusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude