B2 mailako probaren ezaugarriak

(castellano)

B2 maila

Probaren egitura

Irakurmena:

Irakurmena neurtzeko bi irakurgai izanen dira, ez da gutxieneko puntuaziorik izanen. Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoa. Aurkera anitzeko galderak motakoa. Galdera irekiak motakoa… Testu batean neurtuko da ulermen orokorra (egilearen asmoa, informazio orokorra…) eta bestean ulermen zehatza (datu zehatzak)

 Idazmena:

 Idazmena neurtzeko bi testu izanen dira. Atal hau azterketa osoa gainditzeko erabakigarria da.

 Lehenengo testua bideratua izango da, zerbaiti erantzuteko. Bertan baloratuko da zehaztasuna eta egokitasuna. Baita zuzentasun gramatikala ere.

 Bigarren testua 200-240 hitz ingurukoa, libreagoa izango da: .Gehiago baloratuko da informazioa emateko gaitasuna, zuzentasun gramatikala baino.

 Entzumena:

Entzumena neurtzeko bi ariketa izanen dira, edozein gai arrunta izan daiteke. Ez da gutxieneko puntuaziorik eskatuko

Ulermen orokorra eta ulermen zehatza neurtzeko galderak izanen dira; bi aldiz entzungo da testu bakoitza.

 Mintzamena:

Atal honek bi zati ditu, 10 minutuan; prestaketa kontuan hartuta 60 minutu izan daitezke. Elkarreragina eta komunikatzeko gaitasuna baloratuko dira. Proba hau erabakigarria da proba osoa gainditzeko.

 1.- ikasleak testu bat laburtu beharko du eta ondoren haren gaineko galdera batzuei erantzun. Denbora izango du aurretik prestatzeko. Informazioa antolatzeko gaitasuna ere baloratuko da.

 2. elkarreragina. Binaka ikasleek gai bati buruz arituko dira, normalean kontsentsu batera heltzeko Baloratuko dira komunikatzeko gaitasuna, erraztasuna, egokitasuna…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude