B1 mailako probaren ezaugarriak

(castellano)

B1 maila

Probaren egitura

Irakurmena:

Irakurmena neurtzeko bi irakurgai izanen dira, ez da gutxieneko puntuaziorik izanen. Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoa. Aurkera anitzeko galderak motakoa. Galdera irekiak motakoa… Testu batean neurtuko da ulermen orokorra (egilearen asmoa, informazio orokorra…) eta bestean ulermen zehatza (datu zehatzak)

 Idazmena:

 Idazmena neurtzeko bi testu izanen dira. Atal hau azterketa osoa gainditzeko erabaigarria da.

 Lehenengo testua bideratua izango da, zerbaiti erantzuteko. Bertan baloratuko da zehaztasuna eta egokitasuna.

Bigarren testua 130-150 hitz ingurukoa, libreagoa izango da: gertakari baten kontaketa, eskutitz bat, lapurreta baten kontaketa…Gehiago baloratuko da informazioa emateko gaitasuna, zuzentasun gramatikala baino.

Entzumena:

Entzumena neurtzeko bi ariketa izanen dira, luzeraren araberakoa, ez da gutxieneko puntuaziorik eskatuko

Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoak. Aukera anitzeko galderak motakoak. Galdera irekiak motakoak…

 Ulermen orokorra eta ulermen zehatza neurtzeko galderak izanen dira; bi aldiz entzungo da testu bakoitza.

 Mintzamena:

Atal honek bi zati ditu, 10 minutuan; prestaketa kontuan hartuta 60 minutu izan daitezke. Elkarreragina eta komunikatzeko gaitasuna baloratuko dira. Proba hau erabakigarria da proba osoa gainditzeko.

 1.-Gai bat emanda (familiako baten bizitza, laneko baldintzak, pasadizoren bat…) ikasleak haren gainean arituko da, denbora izango du aurretik prestatzeko. Informazioa antolatzeko gaitasuna ere baloratuko da.

2.-Elkarreragina. Binaka ikasleek gai bati buruz arituko dira, normalean kontsentsu batera heltzeko ( zer erosi, non ospatu zerbait, nora bidaiatu…) Baloratuko dira komunikatzeko gaitasuna, erraztasuna, egokitasuna…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude