A2 mailako probaren ezaugarriak

(castellano)

A2 maila

 Probaren egitura

 Irakurmena:

 Irakurmena neurtzeko hiru edo lau irakur labur izanen dira, ez da gutxieneko puntuaziorik izanen. Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoa. Aurkera anitzeko galderak motakoa. Galdera irekiak motakoa… Honako testuak erabil daitezke: pertsona baten biografia, turismo informazioa, zerbitzu bati buruz…

 Idazmena:

Idazmena neurtzeko bi testu labur izanen dira. Atal hau azterketa osoa gainditzeko erabaigarria da. 80-100 hitz inguruko bi testu izanen dira eta gaia honako hauek izan daitezke: pasadizo bat kontau, etxe, auzo, herri baten deskripzioa, eskutitza…

 Entzumena:

Entzumena neurtzeko ariketa bat edo bi izanen dira, luzeraren araberakoa, ez da gutxieneko puntuaziorik eskatuko

Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoak. Aukera anitzeko galderak motakoak. Galdera irekiak motakoak…

Ulermen orokorra eta ulermen zehatza neurtzeko galderak izanen dira eta ondoko testu era hauetako bat izan daiteke: iragarki bat, berri bat, garraioen inguruko informazioa, pertsona bati gertatutako bitxikeriaren bat, pertsona bati egindako elkarrizketa….

Mintzamena:

Atal honek hiru zati eta elkarrizketaren moduko mintzak izanen ditu 10 minutuan

burutuko da .Proba hau erabakigarria da proba osoa gainditzeko.

 1.- zerbait kontatu aurretik prestatuta: lagunekin egindako azken festa, haur garaiko kontuak, bidaia bat antolatu, pasadizo bat kontatu.

 2.-Rol-jokoa. Binaka egingo da eta normalean ikasleek zerbaiti buruz hitz eginda konsentsu batera heldu beharko dute ( zer erosi, non ospatu zerbait, nora bidaiatu…)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude