A1 mailako probaren ezaugarriak

(castellano)

A1 maila

 Probaren egitura

 Irakurmena:

Irakurmena neurtzeko hiru edo lau testu labur izanen dira, ez da gutxieneko puntuaziorik izanen. Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoa. Aurkera anitzeko galderak motakoa. Galdera irekiak motakoa…

 Idazmena:

 Idazmena neurtzeko bi testu labur izanen dira. Atal hau azterketa osoa gainditzeko erabaigarria da. 40-50 hitz inguruko bi testu izanen dira eta gaia bere bizitzaren inguruko zerbait , familia, oporrak, lana… edo eguneroko oharrak.

Entzumena:

Entzumena neurtzeko hiru edo lau ariketa izanen dira, luzeraren araberakoa, ez da gutxieneko puntuaziorik eskatuko

Ariketak honakoak izan daitezke: egia / gezurra motakoak. Aukera anitzeko galderak motakoak. Galdera irekiak motakoak…

Ulermen orokorra eta ulermen zehatza neurtzeko galderak izanen dira eta ondoko testu era hauetako bat izan daiteke: iragarki bat, berri bat, garraioen inguruko informazioa, pertsona bati gertatutako bitxikeriaren bat, pertsona bati egindako elkarrizketa….

 Mintzamena:

 Atal honek hiru zati eta elkarrizketaren moduko mintzak izanen ditu 5-7 minutuan burutuko da .Proba hau erabakigarria da proba osoa gainditzeko.

 1. Elkarrizketa bideratua. Irakasleak galdera batzuk eginen dizkio ikasleari: nor den, nongoa, zer ikasi duen, ordutegia, nola etortzen den… osotara hiru bat minutuz.

 2. Informazio-trukea. Ikasleak, emandako txartel, argazki, ohar…edozein euskarriren gainean, ikasleak irakasleek formulatuko dizkioten galderei erantzuna beharko die.

      3. Rol-jokoa. Egoera bat emanda: hotela erreserbatu, helbide batera joateko eskatu,      sal-erosketak…ikasle batek rol bat hartuko du: saltzailea, eroslea, turista…

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude