Ebaluazioa

Zubiarte euskaltegiaren ebaluazioan bi modutan ulertzen dugu; batetik ikasprozesuaren baitako ebaluazioa, zeinak balio digu ikasleari bere ikasprozesuan laguntzeko eta azkartzeko, eta bestetik ebaluazio akreditatiboa, zeinaren bidez Zubiarte euskaltegiak – eta gure bidez Nafarroako administrazioak- ikasle bakoitzaren euskara-maila zertifikatzen duen.

Ikasprozesuaren ebaluazioaren barruan honako atalak ditugu:

  • Sarrerakoa: ikaslea zein taldetan eta mailatan sartuko den ikusteko (sarrera proba)
  • Etengabea
  • Maila batetik bestera pasatzekoa

Ebaluazio akreditatiboan, bestalde, urtero mailako proba egiten dugu ekainean, momentuz maila guztiak zertifikatzen ditugu C1 izan ezik. Informazio guztia: Mailako probak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude