2016-17 Mintza egiteko astea. (2017ko maiatzaren 2–4)

2016-17 Mintza egiteko astea. (2017ko maiatzaren 2–4)
Hona hemen 2017ko Mintza egiteko astean zehar hartutako zenbait irudi, bizi izandako giroa dastatu ahal dezazuen!

Noiz Asteartea 2-GOIZEAN

Asteazkena 3

Osteguna 4-GOIZEAN
09:30

09:30

11:00


Alboka egiteko artea

Joseba Gastiain

Liburutegian

B2-C1- EGA

MINTZODROMOA

Informatika gelan.

DEN-DENOK

HAMAIKETAKOA

ARRATSALDEAN

17:00

A1, A2, B1

Mintza – jarioa

Liburutegian

B2-C1- EGA

MINTZODROMOA

Informatika gelan.

18:15

DEN-DENOK

MERENDUA

A1, A2, B1

Ipuin kontalaria:

Mikel Mikeo:

bizitzan zehar

mikeatzen.

Informatika gelan.

B2-C1- EGA

Iñaki Perurena:

Harri eta herri.

Liburutegian

Erreniega Ikastetxeko gurasoek ere ikasten dute euskara zentroan

Hona hemen Alreves.net izeneko aldizkari digitalean agertutako artikulua:

Erreniega

Zizur Nagusiko Erreniega Ikastetxeko guraso talde bat euskara ikasten ari da otsailaz geroztik zentroan bertan. Zubiarte euskaltegiak eskaintzen du hastapeneko ikastaro hau astean sei orduz. Gurasoak ahalegin handia egiten ari dira beraien seme-alabentzat aukeratu duten hizkuntzan moldatu ahal izateko. Alrevés-ek Hots Gurasoak guraso elkarteko Dulce Urzainkirekin eta Zubiarteko irakaslea den Karlos Lizoainekin hitz egin du.

Artikulu osoa hemen: 10-11eusk.

Zubiarte Euskaltegiko Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa bat antolatu da Euskararen Astearen barrruan. Saria: urte osoko matrikula bat musutruk

2013ko kartela

ARGAZKI LEHIAKETA

Gaia: Zer da zuretzat euskara ikastea?

Parte hartzaileak: Zubiarte Euskaltegiko guztiok

Aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 3 arte.

Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. Arratsaldekoek bulegoan dagoen irakasleari eman deskargatzeko edo posta elektronikoaz bidali.

Saria: Euskaltegiko urte osoko matrikula musutruk izanen du.

Zu2arte aldizkariko portadan agertuko da ikasleek gehien bozkatu duten argazkia.

Maiatzaren 10ean, botoak jaso eta zenbatu ondoren, jakinaraziko zaio saridunari.

Euskararen astean” (maiatzaren 6 – 9) Euskaltegiko sarreran erakusgai jarriko dira eta ikastalde guztietako partaide bakoitzak gehien gustatu zaion argazkiari botoa behin bakarrik eman ahal izanen dio.

Baldintzak: Argazkiak kamera digitalez egingo dira eta ezaugarri hauei adi:

  • Bereizmena: gutxienez 5 megapixel

  • Lan originalak aurkeztu.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkez ditzake.

  • Argazkiek izenburua izanen dute.

  • Argazkiarekin batera dokumentu batean (gutunazal batean) argazkiaren titulu berarekin idatziko dituzte: Izenburua, izen-abizenak, maila, taldea eta irakaslea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

  • Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. 

  • Arratsaldekook bulegoan dagoen irakasleari emanen dio USBa deskargatzeko, edo, bestela, internetez bidali “zub.idazkaritza@educacion.navarra.es“.

ANIMO ETA DENOK PARTE HARTU!!!!!!!!!!!!!

2013ko apiril/maiatza