Zubiarteko 3. argazki lehiaketako irabazleak

Pilar Vitaller eta Maite Markotegi izan dira 3. edizio honen irabazleak, “ex aequo”, irabazlea aukeratzeko botaketan berdinketa suertatu zelakoz. Sari banaketa heldu den maiatzaren 28an izanen da euskaltegian bertan. Hona hemen saritutako bi argazkiak.

Egilea: Pilar vitaller.Argazkia: “Aita eta alaba Sehaska kanta ikasten”

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egilea: Maite Markotegi. Argazkia: “Elkarlana”

Elkarlana1

Zubiarte Euskaltegiko Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa bat antolatu da Euskararen Astearen barrruan. Saria: urte osoko matrikula bat musutruk

2013ko kartela

ARGAZKI LEHIAKETA

Gaia: Zer da zuretzat euskara ikastea?

Parte hartzaileak: Zubiarte Euskaltegiko guztiok

Aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 3 arte.

Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. Arratsaldekoek bulegoan dagoen irakasleari eman deskargatzeko edo posta elektronikoaz bidali.

Saria: Euskaltegiko urte osoko matrikula musutruk izanen du.

Zu2arte aldizkariko portadan agertuko da ikasleek gehien bozkatu duten argazkia.

Maiatzaren 10ean, botoak jaso eta zenbatu ondoren, jakinaraziko zaio saridunari.

Euskararen astean” (maiatzaren 6 – 9) Euskaltegiko sarreran erakusgai jarriko dira eta ikastalde guztietako partaide bakoitzak gehien gustatu zaion argazkiari botoa behin bakarrik eman ahal izanen dio.

Baldintzak: Argazkiak kamera digitalez egingo dira eta ezaugarri hauei adi:

  • Bereizmena: gutxienez 5 megapixel

  • Lan originalak aurkeztu.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkez ditzake.

  • Argazkiek izenburua izanen dute.

  • Argazkiarekin batera dokumentu batean (gutunazal batean) argazkiaren titulu berarekin idatziko dituzte: Izenburua, izen-abizenak, maila, taldea eta irakaslea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

  • Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. 

  • Arratsaldekook bulegoan dagoen irakasleari emanen dio USBa deskargatzeko, edo, bestela, internetez bidali “zub.idazkaritza@educacion.navarra.es“.

ANIMO ETA DENOK PARTE HARTU!!!!!!!!!!!!!

2013ko apiril/maiatza