Zubiarteko 3. argazki lehiaketako irabazleak

Pilar Vitaller eta Maite Markotegi izan dira 3. edizio honen irabazleak, “ex aequo”, irabazlea aukeratzeko botaketan berdinketa suertatu zelakoz. Sari banaketa heldu den maiatzaren 28an izanen da euskaltegian bertan. Hona hemen saritutako bi argazkiak.

Egilea: Pilar vitaller.Argazkia: “Aita eta alaba Sehaska kanta ikasten”

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egilea: Maite Markotegi. Argazkia: “Elkarlana”

Elkarlana1

Erreniega Ikastetxeko gurasoek ere ikasten dute euskara zentroan

Hona hemen Alreves.net izeneko aldizkari digitalean agertutako artikulua:

Erreniega

Zizur Nagusiko Erreniega Ikastetxeko guraso talde bat euskara ikasten ari da otsailaz geroztik zentroan bertan. Zubiarte euskaltegiak eskaintzen du hastapeneko ikastaro hau astean sei orduz. Gurasoak ahalegin handia egiten ari dira beraien seme-alabentzat aukeratu duten hizkuntzan moldatu ahal izateko. Alrevés-ek Hots Gurasoak guraso elkarteko Dulce Urzainkirekin eta Zubiarteko irakaslea den Karlos Lizoainekin hitz egin du.

Artikulu osoa hemen: 10-11eusk.

Zubiarte Euskaltegiko Euskararen Astea

2012-13 ikasturteko Euskararen astea

2013ko maiatzaren 6tik 9ra 

Egun guztietan erakusketa:

ARGAZKI LEHIAKETA – ARGAZKIAK

Astelehena 6

Asteartea 7

Asteazkena 8

Osteguna 9

Gure ikasleak ere musikari

Hitzaren eguna

Kontzertu interaktiboa

Bertsoak “jaten”

10:30

Mikel Huarriz A1+

Mikel Iriarte B2

10:30

Mintzodromoa

Ikasleak B1, B2,C1.

 

10:30

Oskar Estanga

10:00

Bertso-hamaiketakoa

Eneko Lazkoz

Eneko Fernandez

18:30

Mikel Huarriz A1+

Mikel Iriarte B2

18:30

Euskalerria irratikoak

– Kike Diez de Ultzurrun

– Reyes Ilintxeta

“Euskalerria irratia 25 urte airean”

17:30

Oskar Estanga

17:30

Bertso-askaria

Aimar Karrika

Xabier Silveira

 

Zubiarte Euskaltegiko Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa bat antolatu da Euskararen Astearen barrruan. Saria: urte osoko matrikula bat musutruk

2013ko kartela

ARGAZKI LEHIAKETA

Gaia: Zer da zuretzat euskara ikastea?

Parte hartzaileak: Zubiarte Euskaltegiko guztiok

Aurkezteko epea: 2013ko maiatzaren 3 arte.

Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. Arratsaldekoek bulegoan dagoen irakasleari eman deskargatzeko edo posta elektronikoaz bidali.

Saria: Euskaltegiko urte osoko matrikula musutruk izanen du.

Zu2arte aldizkariko portadan agertuko da ikasleek gehien bozkatu duten argazkia.

Maiatzaren 10ean, botoak jaso eta zenbatu ondoren, jakinaraziko zaio saridunari.

Euskararen astean” (maiatzaren 6 – 9) Euskaltegiko sarreran erakusgai jarriko dira eta ikastalde guztietako partaide bakoitzak gehien gustatu zaion argazkiari botoa behin bakarrik eman ahal izanen dio.

Baldintzak: Argazkiak kamera digitalez egingo dira eta ezaugarri hauei adi:

  • Bereizmena: gutxienez 5 megapixel

  • Lan originalak aurkeztu.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkez ditzake.

  • Argazkiek izenburua izanen dute.

  • Argazkiarekin batera dokumentu batean (gutunazal batean) argazkiaren titulu berarekin idatziko dituzte: Izenburua, izen-abizenak, maila, taldea eta irakaslea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

  • Argazkiak Euskaltegiko bulegora USB batean ekarri eta bertan deskargatuko dira. 

  • Arratsaldekook bulegoan dagoen irakasleari emanen dio USBa deskargatzeko, edo, bestela, internetez bidali “zub.idazkaritza@educacion.navarra.es“.

ANIMO ETA DENOK PARTE HARTU!!!!!!!!!!!!!

2013ko apiril/maiatza